Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleak prestatzeko banakako dirulaguntzak 2023-2024

2023ko irailaren 1etik 204ko abuztuaren 31ra bitartean egindako prestakuntza-jarduetara joateko eta horietan parte hartzeko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleek eskatzen ahalko dituzte dirulaguntza hauek, baldin eta jarduneko egoeran badaude edo administrazio edo lan kontratu bat badute prestakuntza-jarduera hasten den egunean eta/edo matrikula egiten den unean.

Baldintza hauek guztiak betetzen dituzten jarduetarako dirulaguntzak:

  • 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoak.
  • Eskatzailearen irakaskuntza-lanarekin lotura zuzena dutenak.
  • Irakaslearen konpetentzia profesionala garatzen laguntzea.
  • Hezkuntza administrazio batek, unibertsitate batek edo irabazi-asmorik gabeko erakunde edo instituzio batek antolatuta.

Deialdiari buruzko informazio osoa Araudia atalean ikusi (I. Eranskina).

  • Eskabide orria: web-inprimakia betetzean sortutako PDFa.
  • Zinpeko aitorpena, deialdi honen bosgarren oinarrian adierazitakoa jasotzen duena.
  • Bertaratze-ziurtagiria edo prestakuntza-jarduera gainditu izanaren ziurtagiria, erakunde antolatzaileak emana. Bertan, honako hauek jasoko dira: eskatzailearen izen-abizenak, NANa edo antzekoa, jardueraren izena, jarduera zer egunetan egin den eta ikastaroaren ordu kopurua.
  • Dirulaguntzaren xedeko jarduerari dagozkion gastuen fakturak eta egiaztagiriak, deialdi honen laugarren oinarrian ezartzen direnak, eskaneatuak eta PDF dokumentu bakar batean bilduak.

345/2023 Ebazpena, zeinaren bidez 2023-2024 ikasturtean irakasleak prestatzeko banakako laguntzen deialdia onesten baita, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleei zuzendua.

Harremanetan jartzeko

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala
Telefonoa: 848 426 576
Posta elektronikoa: sformacion.prestakuntza@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time