Aurretiazko Borondateen Erregistroa

Aukera ematen du erregistratua uzteko dokumentu bat, adierazten duena zer osasun zainketa eta tratamendu mediko jaso nahi ditugun, gure borondatea adierazteko gaitasuna galduz gero.

Gaiari buruz hausnartzen eta zure ABA egiten laguntzeko, azalpen gida hau ikusten ahal duzu:

English version / Version française / Limba română / български език / لنسخة العربية / Irakurketa errazean

Oinarrizko informazioa

Baldintza hauek betetzen dituenak egiten ahal du:

  • Adinez nagusia izatea (edo adingabe emantzipatua izatea).
  • Norberaren osasunari buruzko erabakiak hartzeko gai izatea.
  • Libreki aritzea.

Aurretiazko borondateen agiriak (ABA) aukera ematen du idatziz jasota uzteko zer osasun zainketa eta tratamendu mediko jaso nahi ditugun, gaitasuna galtzearen ondorioz gure borondatea adierazi ezin dugunean.

ABA bizitzako edozein unetan egiten ahal da, eta nahi denean bertan beheiti uzten ahal da, edo aitzinekoaren ordez lehentasun berriak jasotzen dituena erregistratu.

Komeni da ezagutzen zaituzten mediku, erizain eta gizarte-langileei orientazioa eskatzea agiria betetzeko. Halaber, komeni da zuretzat garrantzitsuak direnekin horri buruz hitz egitea.

Oso garrantzitsua da ORDEZKARI bat edo bi izendatzea, zuk idatzitakoa betearaz dezaten. Agiri hau zure bizitzako edozein unetan egin dezakezu, gazte eta osasuntsua zarenean edo gaixotasunen bat duzunean. Garrantzitsua da agiri hau egitea zure erabakiak hartzeko eta horiek adierazteko gai zarenean, gaitasun faltagatik bestelako egoera batera iritsi aurretik.

ABAn jasotzen ahal duzu zeintzuk diren zure bizi-kalitatearen irizpideak, zure balioak eta sinesmenak, baita zure bizitzan gertatu daitezkeen eta osasunarekin zerikusia duten egoerak ere, zeinetan zure borondatea adieraziko baituzu tratamendu eta zainketa batzuk onartzeari edo baztertzeari dagokionez; esaterako: zenbat informazio jaso nahi duzun zure gaixotasunari buruz, zainketa aringarriei buruz, organoak emateari buruz, eutanasiari buruz...

Orrialde honetako “Aurkeztu beharreko agiriak” atalean, baduzu ABAren eredu orientagarri bat, formatu honetan: norberak betetzeko PDFa, pantailaren irakurgailu inprimagarria edo makrokaraktereetako eredua. Norberak idatz dezake bere ABA, egoki deritzona adierazteko. Zernahi adieraz daiteke, baina araudiak baimendutako osasun jarraibideak soilik hartuko dira kontuan.

Agiria egiteko eta erregistratzeko 3 aukera daude:

1. Aurrez aurre

  • Zure osasun-etxeko gizarte-langilearekin, aurretiko hitzordua eskatuz.
  • Arreta osasun-etxearen bidez jasotzen ez duten pertsonek aurretiko hitzordua eskatzen ahalko dute Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuko langileekin. Hitzordua eskatzeko telefonoak: 848 423 198 / 848 423 529.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Erregistroan inskribatzeko eskaera
  • Aurretiazko borondateen agiriaren eredua
  • Ordezkarien orria, halakorik badago
  • Interesdunaren indarreko NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia, bai eta ordezkarien agiriena ere, halakorik badago.

2. Online

Aukera hori baliatzeko orri honetako “Tramitazioa” atalaren bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Erregistroan inskribatzeko eskaera
  • Aurretiazko borondateen agiriaren eredua
  • Ordezkarien orria, halakorik badago.
  • Interesdunaren indarreko NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia, bai eta ordezkarien agiriena ere, halakorik badago.
  • Hiru lekukok sinatutako adierazpena.  Aukera horretan, eskatzen da gutxienez bi lekukok bigarren mailarainoko ahaidetasunik ez izatea eta zurekin ondare-loturarik ez izatea.
  • Hiru lekukoen indarreko NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia.

3. Notarioaren aurrean. Notarioak zerbitzu honetara igorri beharko du agiria.

 

Organoak ematearen gaineko informazioa

Kasu guztietan aurkeztu beharreko agiriak:

  1. Aurretiazko borondateen agiri pertsonalizatua. Hemen duzu eredu orientagarri bat (norberak betetzeko PDFa), pantailaren irakurgailu inprimagarria edo makrokaraktereetako eredu orientagarria, adibide gisa erabiltzen ahal duzuna. Hiru lekukok sinatutako adierazpena. Aukera horretan, eskatzen da gutxienez bi lekukok bigarren mailarainoko ahaidetasunik ez izatea eta zurekin ondare-loturarik ez izatea.
  2. Erregistroan inskribatzeko eskaera
  3. Interesdunaren indarreko NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia
  4. Ordezkarien indarreko NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia, halakorik badago.

 

Gainera:

Modu autonomoan erregistratzen baduzu (aurrez aurre edo online), beharrezkoa da balioztatzeko bi dokumentu hauetako bat aurkeztea, modu askean eta inork derrigortu gabe ari zarela berresten duena.

  • Hiru lekukok sinatutako adierazpena eta haien indarreko NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia. Aukera horretan, eskatzen da gutxienez bi lekuko ez izatea senitartekoak eta zurekin ondare-loturarik ez izatea (doakoa).
  • Notarioak kautotutako (alegia, egiaztatutako) kopia; ordaindu egin behar da.

Osasun zentroaren bidez erregistratzen baduzu, gizarte langileak egiaztatuko du modu askean eta inork derrigortu gabe ari zarela (Aurretiazko Borondateen Agiria formalizatzea).

Aurretiazko Borondateen Agiria aurkeztu izanaren egiaztagiria.

  • 3/2021 Lege Organikoa, eutanasia arautzekoa.
  • 1609/2017 Ebazpena. Honen bidez, osasun eskualde oinarrizkoetan gizarte-langilearen eginkizunean aritzen diren pertsonak gaitzen dira hori eskatzen duten interesdunei baliabide elektronikoak erabiltzen laguntzeko “Aurretiazko Borondateen Erregistroko inskripzioa” izeneko tramitean identifikatu, sinadura elektronikoa egin eta eskaera aurkezte aldera.
  • 8/2011 Foru Legea, hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzkoa.
  • 17/2010 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
  • 140/2003 Foru Dekretua, aurretiazko borondateen erregistroa arautzen duena.
  • 41/2002 Legea, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Osasun eskualde oinarrizkoetako gizarte langileek hala eskatzen duten interesdunei laguntzen ahal diete, bai telematikoki identifikatzen, bai elektronikoki sinatzen eta bai eskaera aurkezten, Aurretiazko Borondateen Erregistroko Inskripzioa izeneko tramitean.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nahiago baduzu agiria aurrez aurre erregistratu edo  normalean ez baduzu osasun-arretarik jasotzen zure osasun-etxean, eskatu hitzordua, eta joan beharrezko dokumentazio guztiarekin hona:

  • Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzua. Hitzordua eskatzeko telefonoak: 848 423 198 / 848 423 529.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Zure aurretiazko borondateen agiria online erregistratzeko, ziurtatu erantsi duzula behar duzun dokumentazio guztia, lekukoen edo notarioaren balidazioa barne.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Nafarroako Aurretiazko Borondateen Erregistroko unitate arduradunak (Osasun arloko Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzua) dokumentazioa eskatzen badu, orri honetako “Zuzendu” botoiaren bidez egiten ahalko da zuzenketa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Osasun arloko Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbiztua
Amaia kalea, 2 A, 3. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 423 198 / 848 423 528
Posta elektronikoa: aseprest@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Voluntades Anticipadas

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.