Beka hauen onura publikoko helburua da, alde batetik, bekadunek kanpoan proiektatzea Foru Komunitateko maila kultural eta artistikoaren irudia, eta, bestetik, aukera izatea bekadunek lortzen duten ezagutza aprobetxatzeko prestakuntza proiektuak bukatu ondoren.
Beka hauetarako 163.593,30 euro bideratuko dira gehienez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko eta 2023ko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, honela:
- 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 63.593,30 euro
- 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 100.000 euro
Informazio gehiago dago oinarri arautzaileetan.