Nolabaiteko mendekotasun maila izan dezakeen edozein pertsona, adin mugarik gabe. Betekizunak:
Gaur egun Nafarroan bizitzea eta bost urtez espainiar lurraldean bizi izana, horietatik bi urte eskabidea aurkeztu aurrekoak.
Bost urtetik beherakoentzat, haurraren babesa eta ardura gauzatzen duen pertsonari exijituko zaio bizilekuari buruzko betekizuna.
Aurrez azaldutako betekizunak bete arren, Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek, atzerritarrek Espainian dituzten eskubideei eta askatasunei buruzko 4/2000 Lege Organikoan ezarritakoari jarraitu jardun beharko dute.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Mendekotasunaren ziurtagiria Espainiar Estatu osorako balio duen agiri pertsonala da; mendekotasun maila egiaztatzeko balio du eta titularrari mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeko Legean aurreikusitako zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko aukera ematen dio.
Mendekotasun gisa hartzen da, adinaren, gaixotasunaren edo desgaitasunaren ondorioz, eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza handiak behar dituzten pertsonen egoera iraunkorra edo, adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen kasuan, beraien autonomia pertsonalerako laguntzak behar dituzten pertsonen egoera.
Baloraziorako tresna lurralde nazional osorako ezarri da. Baloratutako pertsonek, eguneroko bizimoduko oinarrizko zereginetarako gaitasunari dagokionez, duten autonomia maila eta adimen-desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonek behar duten laguntza eta ikuskapena baloratzeko irizpide objektiboak zehazten dituen baremoa da.
Hiru urtez azpikoentzako, berariazko balorazio-eskala dago.
Agiri gehiago (Ez da beharrezkoa izango Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarekin datu pertsonalak emateko Lankidetza-hitzarmena indarrean duten eta datuen lagapena baimenduta duten banku-erakundeen agiririk aurkeztea).
Gainera:
Balorazioa egingo zaion pertsonak honako egoeran baldin badago:
Legez ezgaituta baldin badago, haren tutoretza duenaren egiaztapena aurkeztuko da.
Bere baldintzengatik, ezgaitua izan badaiteke, baina prozesu hori abiarazi ez bada edo oraindik tutorerik izendatu ez bada, Egitatezko zaintzailea deritzon inprimakia aurkeztu beharko da, bera zaintzeaz eta babesteaz edo bere ondarea administratzeaz eta bere interesak kudeatzeaz arduratu denak sinatuta.
Norbaiti, bere izenean, mendekotasun balorazioaren eskabidea egiteko ahalmena eman badio, Borondatezko ordezkaria deritzon agiria aurkeztu beharko da, biek sinatuta.
Araudia keyboard_arrow_down
62/2013 Foru Agindua, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
1/2011 Foru Legea, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena.