Lege Gordailu eskabidea, editoreentzako

Argitalpenen editoreei aukera ematen die Nafarroan Lege Gordailua eskatu eta eskuratzeko

Oinarrizko informazioa

  • Haien helbidea, bizitokia edo establezimendu iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean duten editoreei.
  • Ekoizleei, inprimatzaileei, estanpatzaileei edo grabatzaileei, editoreak eskatu ez badu.
  • Lege Gordailua mekanismo juridiko bat da, eta hari esker, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Autonomia Erkidegoek aukera dute era guztietako argitalpenen aleak biltzeko, edozein euskarri motatan egindakoak eta edozein prozeduraren bidez banatzen edo jendaurrean jakinarazten direnak.
  • Helburua da Espainiako kulturetako ondare bibliografikoa, entzunezkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala babestea, eta ondare hori eskuratzeko aukera eskaintzea, helburu kulturalekin, ikertzeko eta informatzeko asmoarekin eta lanak berrargitaratzeko asmoarekin.

Editorearen nortasuna egiaztatu beharra dago, NAN/IFZ agiria aurkeztuta:

  • Eskabidea, non datu hauek beharrezkoak diren:
    • Argitalpenaren izenburua
    • Argitalpen mota; izan ere, agiri motaren araberakoa izango da utzi beharreko ale kopurua.
    • Banaketarako aurreikusitako data; ezingo da izan zenbakia eskatzen denetik bi hilabetetik haratagokoa.
  • Ezeztapena: Nahitaez ezeztatu beharko da zenbakia, zenbaki horri dagokion argitalpena ez bada inprimatu edo ekoiztu behar, edo ekoizpena atzeratu bada.
  • Aldaketa: argitalpenari buruzko informazioa osatzea, behin inprimatu edo ekoiztu denean, eta, beti ere, gordailua eratu aurretik

Nola eskatu

23/2011 Legea, uztailaren 29koa, lege gordailuarena

33/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Lege Gordailua arautzen duena

635/2015, Errege Dekretua, uztailaren 10ekoa, lineako argitalpen lege gordailua arautzen duena

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

  • Identifikatzea, baliodun ziurtagiri digital bidez, edo IFZ eta Nafarroan zergadunei emandako PIN zenbakiaren azkeneko lau zenbakiez osatutako Sarbide Kodea erabilita.
  • Aplikaziora lehen aldiz sartzerakoan, beharrezkoa da editore gisa alta eskatzea eta bulego kudeatzailearen baliozkotzeari itxoitea .
  • Behin eskabidea baliozkotu ondoren, Lege Gordailuari alta emateko, ezeztatzeko edo aldatzeko eskabidea egin ahal izango da.
  • Garrantzitsua da emandako helbide elektronikoa operatiboa izatea, izan ere, aplikazioak helbide horretara bidaltzen ditu Lege Gordailuaren Nafarroako Bulegoaren jakinarazpenak.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Lege Gordailuaren Bulegoan.
Nafarroako Lege Gordailuaren Bulegoak lineako kudeaketarako ordenagailu bat bertan eskeintzen du. LG aplikaziora sarbidea izateko Haziendako PIN-kodea ezinbestekoa da. Herritarren arretarako ordutegia: 08:30etik 14:30era (astelehenetik ostiralera)

Nafarroako Liburutegia
Antonio Perez Goyena Pasealekua 3, 2. solairua. 31008 Iruña
Telefono zenbakia: 848 42 56 80 / Helbide elektronikoa: deplegal@navarra.es

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Lege Gordailuaren Bulegoa
Nafarroako Liburutegia
Antonio Perez Goyena Pasealekua 3, 2. solairua
31008 Iruña
Telefono zenbakia: 848 42 56 80
Helbide elektronikoa: deplegal@navarra.es

Herritarren arretarako ordutegia: 08:30etik 14:30era (astelehenetik ostiralera)
PIN zenbaki edo ziurtagiri digital bidezko sarbidearekin lotutako tramitazio digitalari buruzko zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko:
Telefono zenbakia: 948 013 555
Helbide elektronikoa: soporte.tecnico.hacienda@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.