Erasotzaileentzako terapia

Genero indarkeria edo etxeko indarkeria baliatzen duten edo/eta sexu erasoak egiten dituzten pertsonak berreztea eta errehabilitatzea du xede

Oinarrizko informazioa

Genero indarkeria edo etxeko indarkeria baliatzen duten edo/eta sexu erasoak egiten dituzten 16 urtetik gorako pertsonak.

Terapiaren bidez, pertsona horiek berrezi eta errehabilitatu nahi dira, beren jarrerak, jokaerak eta pentsamoldeak aldatzeko.

Programaren iraupena bi urte ingurukoa da. Epe horretan, pentsamenduarekin, emozioekin eta jarrerarekin lotutako alderdiak lantzen dira, banakako eta taldekako saioetan. Erasotzaileek beren burua kontrolatzeko estrategiak gara ditzatela, beren komunikatzeko gaitasunak hobe ditzatela eta beren egintzen erantzukizuna har dezatela lortu nahi da.

Kasu gehienetan, epai judizial bidez ezartzen da programa honetara sartu beharra, baina erasotzaileak bere borondatez ere erabaki dezake, profesionalek bideratu eta kasua baloratu ondoren.

Terapiak arrakasta izan dezan, garrantzitsua da arazo bat dagoela aitortu eta hura aldatzeko borondatea edukitzea.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Justiziako Gizarte Zerbitzuan, telefonoz edo bulegoan, aurretik hitzordua hartuta:

  • Telefono zk.: 848423376, 848421387 eta 848427671
  • Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es
  • Bulegoa: Iruñeko Justizia Jauregia, Epaitegi Dekanoaren parea (Elio Epailearen plaza, 1, beheko solairua)

Harremanetan jartzeko

Justiziako Gizarte Zerbitzua

Telefono zk.: 848423376, 848421387 eta 848427671

Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time