Nafarroako unibertsitateen katedren proiektuendako diru-laguntza

Nafar uniberstitateen katedrek garatzen dituzten proiektuak finantzatu, beren gizarte ingurunearekiko harremanak bultzatzeko, ezagutza zabaltzeko eta formakuntza edo gizarte sentsibilizazioa indartzeko, alor ezberdinetan

Oinarrizko informazioa

Nafarroan egoitza daukaten unibertsitate zentroak: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuak.

Deialdi honetan:

  • Unibertsitate zentru bakoitzak katedra bakoitzeko eskaera bat egin beharko du, 3 gehienez, horietatik gehienez 2k dirulaguntza jasoko dute.
  • Katedra bakoitzak jasoko duen gehieneko diru-laguntza 15.000 eurokoa izanen da.
  • Proiektuak eta beren ekitaldiak 2025 urtean garatu beharko dira, beti deialdiak ezartzen dituen arloen barne.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaerak jasotzea.
  • Laguntzak ematearen eta ukatzearen gaineko ebazpena.
  • Emandako laguntzak interesdunei jakinaraztea.
  • Gardentasun betebeharren dokumentazioa aurkeztea.
  • Onuradunek proiektuak garatzea.
  • Proiektuen gauzatzearen justifikazio ekonomiko eta akademikoa eta diru-laguntzen ordainketa.

Laguntza eskatzeko:

  • Diru-laguntza lortzeko aurkezten den proiektu bakoitzaren Memoria.
  • Gastuen aurrekontu zehaztua (gaztelaniaz).
  • Katedraren taldekideen eta proposatutako hizlarien kurrikulumaren, ikerketa ekintzen eta argitalpenen laburpena.
  • Aurkeztutako proiektuen gastuetarako bestelako laguntzarik edo kanpo-finantzaketarik ez izatearen ziurtagiria.

Gardentasun dokumentazioa

Emateko ebazpena eman ondoren aurkeztu beharko da, fitxa honen bidez.

Garatutako proiektuak justifikatzeko

131E/2025 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Emaitzak

181E/2025 Ebazpena, dirulaguntzaren deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2025/06/12).

Harremanetan jartzeko

Unibertsitate Zerbitzua
Kabartzeno Kalea, 6, 3. solairua.
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: enuniver@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención a proyectos realizados por las cátedras de las universidades navarras

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.