Liburutegiko erabiltzaile-txartela eskatu

Txartel horren bidez, identifikatu beharra dakarten zerbitzuak erabil ditzakegu Nafarroako liburutegi publikoetan; esate baterako, dokumentua irakurgelatik ateratzeko mailegu zerbitzua edo Interneterako sarbidea.

Oinarrizko informazioa

  • Txartelak Nafarroako liburutegi publiko guztietarako balio du, baita liburutegi espezializatuetarako eta gure sarean dauden udal liburutegietarako ere (zein bere baldintzen arabera). Online-zerbitzu guztietara sartzeko ere balio du.
  • Zeinahi herritarrek eska dezake txartela zeinahi liburutegi publikotan, eta hura erabili gero. 
  • Doakoa, pertsonala eta besterenezina da: inork ezin dio txartela beste bati utzi liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko, adin txikiko baten txartela haurrentzako materiala mailegatzeko izan ezik. 
  • Txartela behar ez bezala erabiltzen bada, liburutegiak txartela kentzen ahalko du.
  • Txartela galduz gero, erabiltzaileak beste txartel bat eskatu beharko du. Beste txartel bat eskatuz gero, jatorrizko txartela galdu edo hondatu delako, tasa bat ordaindu beharko da.

Txartela eskatzeko urratsak:

  • Eskaera-orria bete beharko da, eta datu pertsonal hauek adierazi: izen-deiturak, NANa, helbidea, jaioteguna, etab. 
  • 14 urtetik beheitikoentzat, aitak, amak edo tutoreak sinatu beharko du eskaera-orria.
  • Argazkia behar da.
  • Eskabidea aurkeztean ezin badizute txartela berehala eman, liburutegiak jakinaraziko dizu noiz joaten ahal zaren hura hartzera.
  • Txartela hartzeko unean, sinatzeko eta NANa edo pasaportea erakusteko eskatuko dizute.
  • Txarteleko daturik aldatuz gero (helbidea, telefonoa, etab.), aldaketa horren berri eman beharko zaio liburutegiari.

Txartela atzerrian bizi diren nafarrentzat eskatzeko urratsak: 

  • Eskaera-orria bete behar da, baita erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu ere, eta NANaren edo pasaportearen kopia erantsi behar zaio. 
  • 14 urtetik beheitikoentzat, ama, aita edo tutorearen NANa edo pasaportea erantsi beharko diote eskaera-orriari, eta helduak sinatu beharko du erantzukizunpeko adierazpena.
  • Agiri horiek posta elektronikoz bidali behar dira bibliotecas.publicas@navarra.es helbidera, eskaera izapidetu dadin.
  • Liburutegiak txartel birtuala sortuko du eta erabiltzaileari posta elektronikoz bidaliko dizkio Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko online-zerbitzuetan sartzeko behar dituen datuak.
  • Erabiltzailea Nafarroara itzuliz gero, nahi duen liburutegira joan beharko du, eta bertan eskatu bere txartel birtuala irakurle txartel estandarra bihur diezaioten.
  • 122/2002 Foru Agindua, apirilaren 25ekoa, bazkideen fitxategia sortzeari buruzkoa (70. NAO; 2002/06/10ekoa).
  • 3/2003 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, aurrekoa aldatzen duena (54. NAO; 2003/04/30ekoa).

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Txartela eskatzeko, nahikoa duzu inprimakia betetzea eta hari argazki bat eranstea.
  • 14 urtetik beheitikoek, esandakoaz gainera, baimen bat aurkeztu beharko dute, aitak, amak edo tutoreak sinatua.
  • Liburutegiak jakinaraziko dizu noiz joaten ahal zaren txartela hartzera. Txartela hartzeko unean, sinatzeko eta NANa edo pasaportea erakusteko eskatuko dizute.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako liburutegi publikoetan

  • Eskaera-orria bete beharko da, eta datu pertsonalak adierazi (izen-deiturak, NANa, helbidea, jaioteguna, etab.).
  • NANa edo pasaportea erakutsi beharko da, eta bi argazki eman (txartel-neurrikoak eta berriki ateratakoak).
  • 14 urtetik beheitikoentzat, aitak, amak edo tutoreak sinatu beharko du eskaera-orria.
  • Txarteleko daturik aldatuz gero (helbidea, telefonoa...) haren berri emanen zaio liburutegiari.

Jarraibideak:

  • Bete eskaera-orri hau (bertan datu pertsonalak jarri behar dituzu: izen-deiturak, NANa, helbidea, jaioteguna, etab.), eta bete eta sina ezazu erantzukizunpeko adierazpen hau.
  • Agiri horiek eskaneatu behar dira eta, NANaren edo pasaportearen kopiarekin batera, posta elektronikoz bidali behar dira hona: bibliotecas.publicas@navarra.es
  • Liburutegiak txartel birtuala sortuko du eta erabiltzaileari posta elektronikoz bidaliko dizkio Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko online zerbitzuetan sartzeko behar dituen datuak.

Harremanetan jartzeko

Liburutegi Zerbitzua
Antonio Pérez Goyena pasealekua 3
Telefonoa: 848 42 77 97
Faxa: 848 42 77 88

Iradokizun, kontsulta edo erreklamazio bat bidali nahi baduzu, bibliotecas.publicas@cfnavarra.es helbidera idatz dezakezu; edo inprimaki hau bete, eta bidal ezazu, posta arruntaz, faxez edo mezu elektronikoari atxikirik.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time