Tramiteak internet bidez egin Nafarroako epaitegi eta auzitegiekin

Aukera ematen die Justiziaren arloko profesionalei eta beste parte-hartzaile batzuei parte hartzen duten prozesu judizialetako idazkiak aurkezteko eta komunikazio elektronikoak jasotzeko

Oinarrizko informazioa

  • Justizia-arloko profesionalak: prokuradoreak, abokatuak, lan-harremanetako gradudunak, Nafarroako Gobernuko abokatuak, Estatuko abokatuak, etab.
  • Esku-hartzaile bereziak: polizia-kidegoak, administrazio publikoak, osasun publikoa eta pribatua, konkurtso-administratzaileak, erregistratzaileak, unibertsitateak, etab.
  • Pertsona fisiko eta juridikoak

Atariak aukera ematen du prozedura judizialak hasteko, espedienteetara sartzeko eta parte hartzen duten prozesuen jakinarazpenak Internet bidez jasotzeko.

Hasierako eta izapideetako idazkiak aurkezteko protokoloa (gaztelaniaz)

Oharra: Protokoloaren 7. atala aldatzea (gaztelaniaz)

Idazkiak aurkezteko eredua:

  • 001 eredua. Ordezkari mota (gaztelaniaz)
  • 002 eredua. Hasierako idazkien hartzaileak (gaztelaniaz)
  • 003 eredua. Telematikoki bidalitako dokumentu erantsien aurkibidea (gaztelaniaz)
  • 004 eredua. Aldeentzako kopiak (gaztelaniaz)
  • 005 eredua. Paperezko dokumentuak aurkeztea (gaztelaniaz)
  • 006 eredua. Paperezko hasierako idazkiak (gaztelaniaz)

Maiz egiten diren galderak (gaztelaniaz)

Erabilera gidak

Dokumentu digitalak aurkitzea eta deskargatzea, egiaztapen-kode seguruaren eta lokalizatzailearen bidez.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Sartzeko ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar dira.

Arazo informatikorik izanez gero, deitu 948 013 581 telefonora. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-17:30. Ostiraletan, 08:30-14:30. Udako hilabeteetan ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 8:30etik 14:30era.

Ondokoendako gaitutako sarbidea:

  • Justizia-arloko profesionalak: prokuradoreak, abokatuak, lan-harremanetako gradudunak, Nafarroako Gobernuko abokatuak, Estatuko abokatuak, etab.
  • Esku-hartzaile bereziak: polizia-kidegoak, administrazio publikoak, osasun publikoa eta pribatua, konkurtso-administratzaileak, erregistratzaileak, unibertsitateak, etab.

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Sartzeko ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar dira.

Arazo informatikorik izanez gero, deitu 948 013 581 telefonora. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-17:30. Ostiraletan, 08:30-14:30. Udako hilabeteetan ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 8:30etik 14:30era.

Jakin behar da Profesionalen Errolda Nazionala kargatuta dagoela; beraz, lehenik eta behin, aurreko erlaitzean sartu eta “TRAMITATU” sakatu beharko duzu. Sarbidea ukatzen bazaizu, bete ondoko inprimakia eta igor ezazu emailez gestion.proyectos.justicia@navarra.es helbidera edo faxez 848 423 786 zenbakira. 

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Sartzeko ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar dira.

Arazo informatikorik izanez gero, deitu 948 013 581 telefonora. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-17:30. Ostiraletan, 08:30-14:30. Udako hilabeteetan ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, 8:30etik 14:30era.

Sartzen zaren lehenengo aldian, zerbitzuan alta eman behar duzu. Alta emateko, pertsona fisikoaren edo juridikoaren ziurtagiria erabili behar duzu, kasuaren arabera.

Alta eman ondoren, pertsona juridikoek pertsona fisiko bat edo batzuk izenda ditzakete ordezkari izateko, eta horiek beren ziurtagiriarekin jardun dezakete.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.