Edozein departamentutako zerbitzuak, osasun-laguntza eta Foruzaingoa izan ezik: dagokion departamentuak jaso eta bideratzen du afera bakoitza.
Osasun-laguntza: hartu izanaren adierazpena jasoko da eta, kexa edo erreklamazioa aurkeztu eta gehienez ere 20 egun naturaleko epean, zentroko zuzendariak erreklamatzaileari jakinarazpen idatzia igorriko dio, honako hauen berri emateko:
Erreklamazioaren arrazoiaren laburpena.
Burututako ekintzak.
Ondorioak eta hartutako neurriak.
Foruzaingoa: gehienez ere 30 eguneko epean jasoko duzu zure ekimenaren erantzuna. Kudeaketa-unitatea zurekin jarriko da harremanetan 72 ordutan.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Instantzia orokorra edozein departamentutako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako, osasun-laguntzako zerbitzuetara eta Foruzaingora izan ezik.
Instantzia berariazkoa osasun-laguntzako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako (ospitaleak, osasun-zentroak, etab.). Erreklamazioetarako, gainera, NANaren fotokopia erantsi behar da; beste baten ordez eginez gero, haren baimena eta bion NANa, edo familia-liburua, adingabea bada.
Ez da berariazko dokumenturik erantsi behar Foruzaingora egiten diren igorpenetarako.
Araudia keyboard_arrow_down
Nafarroako Gobernuari eta Foruzaingoari buruzkoa:
21/2005 Foru Legea, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.
61/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz arduratzen diren unitateak zehazten dituena.
Foruzaingoari buruzkoa:
133/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Zerbitzuen Gutun berria onesten duena.
Osasun-laguntzari buruzkoa:
17/2010 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
204/1994 Foru Dekretua, hiritarrek Nafarroako Foru Komunitateko osasun sistemaren gainean erreklamatu eta iradokizunak egiteko prozedurari buruzkoa.
Erreklamazio bat aurkeztea ez da ezein kasutan administrazio-errekurtso gisara kalifikatuko, eta aurkezte horrek ez ditu etenen uki lezakeen prozeduran ezarritako epeak, ez eta baldintzatuko ere interesdunen gainerako ekintzak edo eskubideak gauzatzea.
Tramitazioa
Erreklamazioak edo kexak (osasun-laguntza izan ezik) keyboard_arrow_down
Erregistroko bulegoetan edozein departamentutako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako, osasun-laguntzako zerbitzuetara eta Foruzaingora izan ezik.
Erregistroko bulegoetan edozein departamentutako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako, osasun-laguntzako zerbitzuetara eta Foruzaingora izan ezik.
Osasun-laguntza (kexak, erreklamazioak, iradokizunak eta eskerrak) keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Joan nahi duzun zentroaren arabera, sakatu esteka bat edo beste:
Nafarroako Unibertsitate Ospitalea (barne hartzen ditu Nafarroako Ospitalea, Bideko Ama Birjina Ospitalea, Ubarmin Klinika, Emakumeari Laguntzeko Zentroak, San Martin Kontsulta Zentroa, Vianako Printzearen Kontsulta Zentroa, Oliveto Kondearen Kontsulta Zentroa eta Tafallako Anbulatorioa)
Erregistroko bulegoetan edozein departamentutako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako, osasun-laguntzako zerbitzuetara eta Foruzaingora izan ezik.
Foruzaingoa (erreklamazioak, iradokizunak eta eskerrak) keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Ekimen hauek ez dira onartzen: anonimoak, Foruzaingoari buruzkoak ez direnak, administrazio-, zigor-, diziplina-ekintzen edo bestelakoen ondoriozkoak, ez eta foruzainek foruzain gisa aurkeztutakoak ere; horiek guztiek araudi berariazkoa dute. Foruzaingoak eskubidea du dagozkion lege-ekintzak abiarazteko zerbitzuaren iruzurrezko erabilera egiten denean.
Erregistroko bulegoetan edozein departamentutako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako, osasun-laguntzako zerbitzuetara eta Foruzaingora izan ezik.