Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilurako hautagaiak aurkeztea, lanbide entitate eta elkarteen ordezkariak izendatzeko

Oinarrizko informazioa

Lanbide entitate eta elkarteak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Nafarroan dagokion erregistroan inskribaturik egotea, eta gutxienez 2 urteko funtzionamendua izatea hautagaiak aurkezteko epemugan.
  • Helburuek eta xedeek bat egitea Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean finkatutako kultura sektoreekin.

Azaroaren 25eko 86/2020 Foru Dekretuak Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamendua onesten du; horren arabera, honako hauek izanen dira kontseilukide, besteak beste:

"Nafarroan erregistratuak dauden eta gutxienez bi urteko funtzionamendua duten lanbide entitate eta elkarteen sei ordezkari, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean aipatutako kultura sektoreetakoak.

Kultura sektore bakoitzeko, lanbide entitate edo elkarteen ordezkari bakarra izanen da".

Lanbide entitate eta elkarte horiek zehazteko, eta Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluan haien sei ordezkariak izendatzeko, kulturaren arloan eskuduna den departamentuak epe bat ezarriko du hautagaiak aurkezteko, entitate eta elkarteek ordezkariak proposa ditzaten.

Epea bukatuta sektore bakoitzeko hautagai bakarra badago, edo osotara ez badago sei hautagai baino gehiago, zuzenean izendatuko dira. Sektore bakoitzeko hautagai bat baino gehiago badago, edo, osotara, sei baino gehiago, kulturaren arloan eskuduna den departamentuak eguna eta ordua jarriko ditu, gehienez ere hirutan, haien artean hautaketa egin dezaten. Aukera hori agortu ondoren, baita epean hautagaitza nahikorik aurkezten ez bada ere, kulturaren arloan eskuduna den departamentuko titularrak berak izendatuko ditu lanbide entitate eta elkarteen ordezkariak, izendatuek onartu ondoren.

  • Eskabidea, datu hauekin: lanbide entitate edo elkartea, kultura sektorea, proposatzailearen izen-abizenak eta hautagaiaren izen-abizenak.
    Bi pertsona horien sinadurak (edo batenak, pertsona bera bada) agertu behar dira eskabidearen aurrealdean, bai eta datu pertsonalen babesari buruzko informazioa duen atzealdean ere.
  • Agiriak, frogatzen dutenak lanbide entitate edo elkartea Nafarroan dagokion erregistroan inskribaturik dagoela, eta gutxienez 2 urteko funtzionamendua duela hautagaiak aurkezteko epemugan.
  • Lanbide entitate edo elkartearen estatutuak.
  • 1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa.
  • 86/2020 Foru Dekretua, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamendua onesten duena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Kultura eta Kirol Departamentua
Helbide elektronikoa: consejo.cultura.artes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.