Oinarrizko LHko zikloak Europako Gizarte Funtsak koofinantzatu ditu 2014-2015 ikasturtetik. 2022-2023 ikasturtean Oinarrizko Mailako zikloak ezarriko dira.
Onartutakoen 1. BEHIN-BETIKO zerrenda argitaratuta(2022/07/01) - Ikus "Emaitzak" atala.
Educa Portalen egindako onarpenaren emaitza ere ikusi ahal izango duzu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin (ordenagailu batetik sartzea komeni da, ez mugikorretik).
15 urtetik gorako gazteak, inskripzioaren urte naturalean beteak:
DBHko hirugarren maila egin izana, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 3. maila 2021-2022 ikasturtean edo, salbuespenez, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 2. maila, edo DBHko bigarren maila, 2021-2022 ikasturtean.
Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei OLHko ziklo batean sartzea proposatu izana.
Ohar garrantzitsua:
LHko Oinarrizko Mailako ziklo batean plaza eskatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da prestakuntza hori 67/2016 Foru Aginduak, arautzen duen adierazitako inskripzio prozesua jarraitzea.
Deskribapena keyboard_arrow_down
LHko Oinarrizko Mailako zikloetan izena emateko eskaera bakarra egin daiteke, hautatutako lehen aukeraren ikastetxeari zuzendua.
6 aukera dituzu, lehentasunaren arabera.
Ikastetxetan lantzeko dokumentazioa: prozedura hau 2021-2022 matrikulatuta zauden ikastetxeak egin behar du.
Oinarrizko mailako zikloetan inskribatzeko azken proposamena: ikasi duzun ikastetxeak egindako aurreko dokumentazio guztiaren emaitza da dokumento hori, era ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar duzu 1.aukerako Oinarrizko Graduan izena eman duzun ikastetxean. Une horretatik aurrera, onarpen prozesuan PARTE HARTZEN DUZU.
Garrantzitsua: bai inskripzioa telematikoki egin baduzu, bai aurrez aurre egin baduzu, jar zaitez harremanetan izena eman duzun zentroarekin, "Izena emateko azken proposamena" helarazteko.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Nahitaezko dokumentazioa (izena emateko epean entregatu beharrekoa, lehen aukerako zikloa egin nahi den ikastetxean).
Telematikoki aurkeztu behar baduzu: bete, gorde zure ordenagailuan, eta igo "Dokumentuak" atalera (ez duzu sinatu beharrik). GARRANTZITSUA: Aurten, Educa Atariak aukerak atari beretik aukeratzera behartzen zaitu; beraz, ez dituzu markatu behar igo duzun formularioan. Formularioan aukera horiek adieraztea erabakitzen baduzu, eta eskaera telematikoan adierazitakoez bestelakoak badira, Educan erregistratuko direnak inskripzio telematikoa dira.
Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: aukerekin bete, inprimatu, sinatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.
NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.
Telematikoki aurkeztu behar baduzu: gorde kopia edo argazki bat ordenagailuan, eta igo "Dokumentuak" atalera
Aurrez aurre aurkeztu behar baduzu: kopia inprimatu eta lehen aukerako ikastetxean aurkeztu.
Nahitaezko beste dokumentazio bat (ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen entregatu behar da, lehen aukerako zikloa egin nahi den ikastetxean)
Asistentziaren ziurtagiria: ez bada aurkezten, parte hartzen du onarpen prozeduran, ikasmailako eskolen %80tan gutxienezko asistentzia erakusten duten taldean.
Plaza erreserbatzea nahi baduzu, aurkerztu beharreko dokumentazioa hurrengoa da(ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen entregatu behar da, lehen aukerako zikloa egin nahi den ikastetxean)
Nola eman dezaket izena?
Izena emateko orria zuzenean edo telematikoki aurkez dezakezu:
Zure ikastetxeak Educa-atariarekin lan egiten ez badu, telematikoki ere aurkeztu ahal izango duzu Educa-atariaren bidez, baina Cl@ve sistemaren erabiltzaile eta pasahitzarekin.
Telematikoki aurkeztu nahi baduzu, eskaera Educa-atariaren bidez egin behar duzu. Horretarako, Educaren erabiltzailea eta pasahitza behar dituzu. Zure ikastetxeak Educa-atariarekin lan egiten badu, eta zure erabiltzailea ezagutzen ez baduzu, ikastetxeko idazkaritzan ematen ahal dizute.
98/2022 Ebazpena, 2022-2023 ikasturterako Oinarrizko Mailako zikloak egiteko onartzeko prozeduraren egutegia onartzen dituena.
67/2016 Foru Agindua. Honen bidez oinarriak onesten dira ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroan.
66/2016 Foru Agindua. Honen bidez arautzen dira Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa eta garapena Nafarroan.
112/2013 Foru Agindua. Honen bidez unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dira, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
Emaitzak
Onartutakoen zerrenda argitaratzea keyboard_arrow_down
2022/07/01 Onartuen 1. BEHIN BETIKO ZERRENDA_(NAN zenbakiaren edo baliokidearen bidez identifikatzea).
1. behin betiko zerrendaren MATRIKULA: uztailaren 4tik 11ra (14:00ak arte), plaza lortu duzun ikastetxean, aurrez aurre.
kontsultatu ikastetxean matrikula egiteko behar duzun dokumentazioa
lehenengoa ez den aukera batean matrikulatzen bazara, matrikulatzeko unean hau egin behar duzu:
aukera hobetzea: onartutakoen hurrendo zerrendak begiratu beharko dituzu
aukera ez hobetzea: matrikulatu zaren ziklo eta ikastetxe behin betiko matrikulatuta geratzen zara, eta ikasturtea hasi arte itxaron besterik ez duzu.
Garrantzitsua: Matrikulatzen ez bazara, onarpen prozesutik kanpo geratuko zara.
Gogoan izan Iruñeko eta beste herri batzuetako zentroetan San Ferminetako jaiegunen egutegia dutela:
uztailaren 6an, bulegoak zabalik egongo dira 12:00ak arte.