Bide publikoa okupatzea

Nafarroako Gobernuaren Errepideen Katalogoko bide publikoa aldi baterako okupatzea, aldez aurreko baimena behar duena.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eskumeneko administrazio-prozedura bat da, Nafarroako Gobernuaren Errepideen Katalogoko bideak okupatzen direnerako, bide horien erabilera sozioekonomikoa dela kausa.

1. Eskabideari erantsitako proiektua zehazteko dokumentua, honako hauek jasotzen dituena:

  • Bidea okupatzeko arrazoia (adibidez, filmaketa zinematografikoak edo publizitarioak). Honako hauek salbuetsita daude:
    • Nafarroako Foru Komunitateaz gain beste autonomia-erkidego batzuetan ere kokatutako jarduerak. D.G.T.-ren eskumenekoak dira.
    • Obrengatik eragindako okupazioak. Herri Lanetako Zainketa Zerbitzuaren eskumena dira.
  • Jarduera eginen den bidearen edo bideen izena (adibidez, N-121, NA-5100 ...)
  • Moztuko diren bide horien kilometro-puntuak.
  • Egun eta ordu zehatzak, alternatibekin.

2. Ordainketa gutuna. 47 euroko administrazio-tasa da. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

  • Foru Komunitateko Administrazioa.
  • Nafarroako toki entitateak.
  • Estatua.
  • Lurralde-mailako erakunde publikoak.
  • Aurrekoen mendeko erakunde autonomoak.

Tramitazioa

Epea:

La presentación de las solicitudes debe realizarse con 20 días de antelación al proyecto.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Atala
Iruña/Zaragoza errep. 3,5 km.
31191 Cordovilla (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Atala
Iruña/Zaragoza errep. 3,5 km.
31191 Cordovilla (Nafarroa)
Telefonoak: 848 429 774 / 848 429 775
Posta elektronikoa: secciontrafico@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización de ocupación de la vía pública

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.