Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak. 14.000 euro.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Egiaztatzeko dokumentazioa
Eskabide telematikoa bete eskatzailearen nortasunaren gaineko datuekin.
Eskatutako dokumentazioa eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak zerrendatuta dauden orriko laukiak bete.
Nahitaezkoak diren eskakizunen gaineko dokumentazioa erantsi, bai eta Erantzunkizunpeko adierazpena (II. eranskina) eta Prestakuntza/esperientziari buruzko adierazpena (III. A eta III. B eranskina) eranskinak ere, hala behar izanez gero.
Jarduerari buruzko dokumentuak:
Lagundu beharreko jardueren laburpen fitxa (IV. eranskina. EME orria)
Aurrekontu xehetua eta zehatza (IV. eranskina. Aurrekontuaren orria) Excel Artxiboa
Justifikazioaren balantzea, sinatua eta zigilatua (VII. eranskina).
1. modalitatea euskara plana.
2. modalitatea: 2021. urterako memoria. 2020ra arte egindako lanaren memoria. Ibilbidearen balorazioa (2 urte baino gehiagoko ibilbideetan)
3. modalitatea: garatutako jardueren deskribapena
4. modalitatea: garatutako jardueren deskribapena
TOE (Transferentzia bidez Ordaintzeko Eskaera. SAT) (euskaraz)
Araudia keyboard_arrow_down
13E/2021 Foru Agindua, 2021eko deialdia onesten duena laguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko.
23E/2021 Ebazpena, maiatzaren 20koa, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko Zuzendari Kudeatzailearena, zeinaren bidez ebazten baita "Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak 2021. urterako" dirulaguntzarako deialdia.
Harremanetan jartzeko
Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua Paulino Caballero, 13 31003 Iruña Telefonoa: 848 42 32 40 Posta elektronikoa: euskarabidea@navarra.es