Erregistroan alta ematea:
Zentro berria egiaztatzeko eskatzeko inprimakia, honako agiri hauekin batera:
- Zentroaren jabetza-agiria edo erabiltzeko legitimazioa
- Prestakuntza-proiektua
- Udalaren lizentzia prestakuntza-zentro gisa irekitzeko, edo lizentzia horren eskaera, teknikari elkargokide baten ziurtagiriarekin
- Enpresaren eratze-eskritura eta estatutuak
- Identifikazio fiskaleko txartela
- Zentroa/entitatea desgaitasuna duten pertsonei egokitua izatearen ziurtagiria
- Prestakuntza emanen den zentroaren planoak
Espezialitate berriei alta ematea:
Espezialitate berriak egiaztatzeko eskabide-orria, prestakuntza-proiektuarekin batera.
Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansaren galdetzea ea beste dokumentazio osagarririk aurkeztu behar den.
Prestakuntza-entitatearen helbidea aldatzea:
Helbide-aldaketa eskatzeko inprimakia, honako agiri hauekin batera:
- Zentroaren jabetza-agiria edo erabiltzeko legitimazioa
- Udalaren lizentzia prestakuntza-zentro gisa irekitzeko, edo lizentzia horren eskaera, teknikari elkargokide baten ziurtagiriarekin
- Zentroa/entitatea desgaitasuna duten pertsonei egokitua izatearen ziurtagiria
- Prestakuntza emanen den zentroaren planoak 1/50 edo 1/100 eskalan
Prestakuntza-entitatearen izena aldatzea:
Izen-aldaketa eskatzeko inprimakia, aldaketa hori jasotzen duten agiri ofizialekin batera (halakorik balego).
Prestakuntza-espezialitate bateko plaza kopurua aldatzea:
Espezialitate bakoitzeko plaza kopurua aldatzeko eskabide-inprimakia
Prestakuntza- edo laguntza-espazioren bat aldatzea ekarri duten obrak egin badira, plano berriak aurkeztu behar dira, aldaketa horiek egiteko.
Prestakuntza-entitatearen titulartasuna aldatzea:
Titulartasun-aldaketa eskatzeko inprimakia, honako agiri hauekin batera:
- Prestakuntza-zentroaren/-entitatearen titulartasuna aldatzeko edo forma juridikoa aldatzeko eskaera
- Titular berriaren eskubideen eta betebeharren subrogazioaren dokumentua
- Lehengo titularrak berriaren alde egindako salmenta, alokairua edo erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria
- Enpresaren eratze-eskritura eta estatutuak
- Identifikazio fiskaleko txartela
- Titulartasuna aldatzeari buruzko Udalaren dokumentua