Laguntzaren bitartez, eskatzailearen, haren seme-alaba adingabeen edo haren tutoretzaren, kuradoretzaren edo zaintzaren pean, edo harreran dauden pertsonen, eta eskatzailearen ardurapean eta harekin bizi direnen oinarrizko beharrak aseko dira (odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arte).
Oinarrizko behartzat jotzen dira:
- Ostatua
- Garraioa
- Elikadura
- Osasuna
- Jantziak
- Higienea
Laguntzaren zenbatekoak beharrezko gastu osoa estal dezake, baliabide ekonomikorik ezaren egoerak irauten duen bitartean; beharrezko gastutzat joko da kasuan kasuko inguruabarren arabera arrazoizkoa dena.
Laguntza hori behin bakarrik emango zaio eskatzaile bakoitzari, genero indarkeriako egoera hori aurrez arrisku egoeran jarri zuen pertsonak ez beste batek sortu duenean izan ezik.
Prozeduraren urratsak:
Behin Nafarroako Foru Komunitateko ondoren adierazten diren erakundeetariko edozeinek behar egoera baloratzen duenean, berehala emango zaio laguntza eskatzaileari:
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
- Genero Indarkeriaren Biktimak Hartzeko baliabideak
- Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala eskaintzeko Ekipoak
- Emakumeen Arretarako Udal Zerbitzuak
Ordainketa egin duen erakundeak, geroago, eta interesdunaren izenean, eskatu ahal izango dio laguntza hori Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamentuari.
Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuak interesdunari laguntza ematea onetsiko du, eta ordainketa egingo zaio aurrez eskatzaileari ordaindu dion erakundeari.