Enplegu eskaera kudeatzea

Nire enplegu eskaera online kudeatzea: berritu (zigilatu), aktibatu, desaktibatu, datu pertsonalak aldatu, txartelaren kopia egin, curriculuma europar formatuarekin, ziurtagiri elektronikoa, txostenak

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa dagoeneko izena emanda daudenentzat.
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa lehenago izena emanda egonak direnentzat.

Tramite honen bidez honako hauek egiten ahal dira:

  • Enplegu eskaera berritu (zigilatu), aurreikusitako egunean eta hurrengo bi egunetan
  • Txostenak kontsultatu:
    • Langabezian etenik gabe inskribatuta egondako aldia
    • Inskripzio aldiak
    • Bestelakoak
  • Enplegu eskaeraren kopia egin
  • Enplegu eskaera kontsultatu
  • Datu pertsonal eta profesionalak aldatzea

Jakin zein zerbitzu dauden eskura enplegu eskaerarekin

Eskatzaile gisa inskribatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu: 

  • Identifikaziorako dokumentu ofiziala:
    • NANa, nortasun agiria edo pasaportea, indarrean dagoena, espainiarra izanez gero, edo Europar Batasuneko herrialde batekoa, edo Islandia, Norvegia, Liechtenstein edo Suitzakoa.
    • Lan/bizileku baimena, indarrean dagoena edo, iraungita badago, berritzeko eskaerarekin batera aurretik aipatu ez den herrialde batekoa izanez gero.
  • Titulazio akademikoaren edo profesionalaren egiaztagiria, gidabaimena edo beste batzuk, halakorik izanez gero.
  • Erroldatze agiria, edo Nafarroan bizi zarela frogatzeko beste agiriren bat, baldin eta NAN/AIZen agertzen den bizitokia Foru Komunitatekoa ez bada.
  • Minusbaliotasun ziurtagiria, kasua bada.

Enplegu eskaerari buruzko informazio gehiago

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Tramite hau egiteko hauetako bat izan behar duzu: NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo erabiltzailea/pasahitza.

Erabiltzailea eta pasahitza aplikazio honetan lortzen ahal da, Kudeatu erabiltzailea/Erabiltzaile berria atalean

Bulego elektronikoan sartzeko jarraibideak (gaztelaniaz)

Tutorialak bideoetan

Inskribatzeko datuetan eskatzaileak mugikorraren zenbakia eman badu, pasahitza SMSren bidez iritsiko zaio. Bestela, inskribatuta dagoen enplegu agentziarekin harremanetan jarri beharko du.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Harremanetan jartzeko

Interes orokorreko kontsultetarako, kontaktatu telefonoz edo postaz posta kodearen arabera dagokizun enplegu agentziarekin. Kontsultatu hemen zein den zure agentzia.

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Gestión de la demanda de empleo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time