Gasolio profesionala: egindako kilometroen urteko aitorpena (G09 eredua)

Oinarrizko informazioa

Ibilgailuen titularrak, baldin eta eskubidea badute hidrokarburoen gaineko zergaren eta zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergako tasa autonomikoaren aplikazioari dagozkion kuoten itzulketa partziala jasotzeko, zerga egoitza Nafarroan badute eta aurreko urtean gasolio profesionalaren onuradunen zentsuan inskribatuta egon badira.

  • Aukera ematen du egindako kilometro kopuruari buruzko urteko aitorpen bat bide telematikotik aurkezteko, aitorpenari lotutako urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean bere titulartasunpean duen ibilgailu bakoitzeko.
  • Takografoa erabili behar duten ibilgailuen kasuan, datu hori takografotik bertatik aterako da.

121/2013 Foru Agindua, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala egiteko prozedura ezartzen duena.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Urte naturala bukatu eta hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoan.

Jarraibideak:

Hona sar zaitezke hau erabilita:

  • Ziurtagiri digital balioduna edo NAN elektronikoa
  • IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) + PINa

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time