Errentak eskuratzen diren ondorengo kasuetan dago aitortzeko obligazioa:
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharra dakarten errentak, baina atxikitzeko eta konturako sarrera egiteko obligaziotik salbuetsita daudenak, Zergaren Erregelamenduaren 10.3 artikuluaren arabera. Horien artean daude, adibidez, akzioen salmentatik sortzen diren ondare-irabaziak, esaterako.
Pertsona fisikoek, hiri-ondasun higiezinen errenta egotziagatik.
Atxikitzaileak ez diren pertsonek ordaindutako etekinengatik. Adibidez, higiezinen errendamendutik eskuratutako etekinen kasuan, errentaria pertsona fisikoa baldin bada eta etekin horiek jarduera ekonomiko baten esparruan ordaintzen ez baditu.
Zergaren kuotarekin lotuta, egindako gehiegizko atxikipena edo konturako sarrera itzultzea eskatzeko.
Eredu honetan edozein errenta mota aitor daiteke (etekinak, ondasun higiezinen errenta egotzia, ondare-gehikuntzak).
Ondasun higiezinen transmisioetatik sortutako errentei dagokienez:
Galerak izanez gero ere auto-likidazio hori aurkeztu behar da, egindako atxikipena itzultzeko eskubideaz baliatu nahi bada.
Eskualdatuko den higiezinaren titularitatea ez-egoiliarrak diren senar-emazteek partekatzen badute, auto-likidazio bakarra egin ahal izango da.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Aitorpena egiteko obligazioa dutenek, errenta bakoitza bere aldetik aitortuko dute; hala ere, hainbat errenta multzoka ditzakete:
Zergapeko berak lortutakoak direnean eta errenta-kode bera dutenean.
Ordaintzaile berarengandik datozenean eta karga-tasa bera aplika dakiekeenean.
Ondasun edo eskubide batetik eratorritakoak baldin badira, ondasun edo eskubide horretatik etorri beharko dira.
Inola ere ezin dira errentak bata bestearekin konpentsatu.
Bizileku-ziurtagiriak edo -inprimakiak: zergapekoaren bizilekua dela eta, auto-likidazioa espainiar barne-araudiaren salbuespenak aplikatuz egiten denean, bizi den herrialdeko agintari fiskalek emandako bizileku-ziurtagiria erantsi behar da, eskubide hori justifikatzeko. Ikusi jarraibideak.
Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria: kuotatik atxikipenak edo konturako sarrerak kentzen direnean, horiek justifikatzen dituzten agiriak erantsi behar dira. Ikusi jarraibideak.
Banku-kontuaren identifikazioa eta titularitatea egiaztatzen dituen sinestamendua: emaitza itzultzea duten auto-likidazioetan, beharrezkoa izango da itzulketa egiteko banku-kontuaren identifikazioa eta titularitatea egiaztatzen dituen sinestamendua eranstea.
Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria: emaitza itzultzea duten aitorpenetan, aitorpena zergapekoaren ordezkariaren titularitateko kontu batera eskatzen denean, beharrezkoa izango da ordezkaritza hori egiaztatzen duen ahalordea eranstea, erkatzeko kopia batekin batera; ahalorde horretan zergapekoaren aldeko itzulketa jasotzeko ahalmena ematen dion klausula jaso behar da. (ikus "Auto-likidazioaren emaitza: itzulketa" atala).
Ondasun higiezinak eskualdatzetik datozen errentei dagokienez, erosketa balioaren eta eskualdaketa balioaren frogagiriak (bi eskrituren kopia eta, hala badagokio, egindako hobekuntzen frogagiriak).
Araudia keyboard_arrow_down
231/2013 Foru Agindua, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena.
Aitorpena internet bidez aurkeztea keyboard_arrow_down
Epea:
Aitortutako errenta motaren arabera, honakoak dira aitorpena aurkezteko eta, hala badagokio, ordainketa egiteko epeak:
Ondasun higiezinen transmisioetatik sortutako errentak: auto-likidazioaren emaitza edozein dela ere, behin ondasun higiezina eskualdatzen denetik (sortzapen-data) hilabeteko epea igarotzen denetik, hiru hilabeteko epearen barruan aurkeztu behar dira.
Espainiar lurraldean kokatutako ondasun higiezinen errenta egotziak: aitorpena aurkezteko eta ordainketa egiteko epea sortzapen-dataren (urte bakoitzeko abenduaren 31) hurrengo urte naturala izango da.
Higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen errentak: aurkeztu eta ordaintzeko epea sortzapenaren (abenduaren 31) hurrengo urteko urtarrila izanen da.
Gainerako errentak:
Emaitza ordaintzea duten auto-likidazioak: auto-likidazioa aurkezteko eta ordainketa egiteko epea honakoa izango da: hiruhileko bakoitzean sortutako errentei dagokienez, hiruhileko bakoitza amaitu ondorengo lehenengo hogei egun naturalak, bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuetan izan ezik; horietan, abuztuaren 5era eta urtarrilaren 31ra artekoak izango dira epeak.
Zero kuotadun auto-likidazioak: aitorpena aurkezteko epea aitortutako errentak sortu diren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 20ra artekoa izango da.
Emaitza itzultzea duten auto-likidazioak: aitortutako errentak sortu diren hurrengo urteko otsailaren 1ean hasi eta, aitorpena egiteko eta atxikipena ordaintzeko aldia amaitzen denetik zenbatzen hasita, lau urteko epearen barruan aurkeztuko dira aitorpenak. Epe hori aplika dakieke auto-likidazio guztiei, itzulketaren jatorria barne arauditik eratorria izan zein zergapetze bikoitza saihesteko Hitzarmen batetik eratorria; baita Hitzarmena garatzen duen Aginduak epe laburragoa finkatzen badu ere. Auto-likidazioa aurkezten den egunean amaitutzat joko da epea.
Paperean aurkeztu (aurretiko aitorpena) keyboard_arrow_down
Epea:
Aurkezteko eta, hala behar denean, sarrera egiteko epea, aitortutako errenta motaren arabera, hau izanen da:
Ondasun higiezinen eskualdaketen ondoriozko errentak: hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, edozein dela ere autolikidazioaren emaitza, ondasun higiezina eskualdatzen den egunetik (sortzapen data) hilabete bat igaro ondoren kontatzen hasita.
Espainiar lurraldean kokaturiko ondasun higiezinengatik egotzitako errentak: aurkezteko eta sarrera egiteko epea sortzapen dataren (urte bakoitzeko abenduaren 31) ondoko urte naturala izanen da.
Higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen errentak: aurkeztu eta ordaintzeko epea sortzapenaren (abenduaren 31) hurrengo urteko urtarrila izanen da.
Gainerako errentak:
Diru-sarrera egiteko emaitza duten autolikidazioak: hiruhileko bakoitza bukatu ondoko lehen hogei egun naturalekoa izanen da aurkezteko eta diru-sarrera egiteko epea, hiruhileko horretan sortutako errentei dagokienez, bigarren eta laugarren hiruhilekoetako aitorpenen kasuan izan ezik, horien epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n bukatuko baitira, hurrenez hurren.
Autolikidazioaren kuota zero bada: aurkezteko epea izanen da aitortzen diren errenten sortzapenaren ondoko urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitartekoa.
Autolikidazioaren emaitza itzultzekoa bada: aitortzen diren errenten sortzapenaren ondoko urteko otsailaren 1etik aurrera aurkeztuko dira, eta lau urteko epearen barrenean, aitorpena egiteko epea eta atxikipena sartzekoa amaitzen denetik kontatzen hasita. Epe hori autolikidazio guztiei aplikatuko zaie, alde batera utzita itzulketaren jatorria barne arautik edo zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen batetik datorren, baita hitzarmena garatzen duen aginduak epe laburragoa ezartzen duen kasuetan ere. Ulertuko da autolikidazioa aurkezteko epea aurkezten den egunean amaitzen dela.
Tramitatzeko, ez da beharrezkoa ziurtagiri digital balioduna, NAN elektronikoa edo Cl@ve sistema erabiltzea.
Aurretiko aitorpena ez da aitorpen bat, eta ez du legezko baliorik, aktibatzen ez den bitartean.
Hori aktibatzeko, Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu beharko da aurretiko aitorpena sortzean lortutako PDFa, inprimatuta eta behar bezala sinatuta. Aktibazio hori egiteko, aurretiko aitorpena egin eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu beharko da Ogasuneko bulegotan. Halaber, “Aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Aurretiko aitorpenaren emaitza ordaindu beharrekoa bada, ordainketa beti egin beharko da Nafarroako Foru Ogasunaren finantza erakunde laguntzaileren batean, aurretiko aitorpena sortzean lortutako 773 ereduko ordainketa gutunaren bidez, edo zorra geroratzeko eskatzen ahalko da Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetan.