Egoitzako laguntza, mendekotasuna duten pertsonentzako

Oinarrizko informazioa

  • 65 urtetik gorako pertsonei.
  • Gaixotasun mentala duten pertsonei.
  • Adineko pertsonei.

Zerbitzu guztiak daude mendekotasun egoeran dauden pertsonei bideratuta, berezitasun partikular hauekin.

  • Bermatutako zerbitzua, egokitasun irizpideak betez gero; eguneko 24 orduz eskaintzen da, urteko egun guztietan.
  • Behin betiko izaeraz edo denbora aldi jakin baterako eskain daiteke.
  • Aldi baterako egonaldiak eskaintzen dira ohiko ingurunean egoteko aukera errazteko eta zaintzaileei laguntzeko; era horretan, hainbat egoera iragankorri erantzuna ematen zaio, egoera hori zaintzaile nagusiari dagokiona izan (gaixorik dagoelako, ospitalean ingresatuta edo bestelako behar edo obligazio pertsonalengatik), zein erabiltzailearena izan (ebakuntza baten ondoren suspertzeko, gaixotasun larria duelako, gaixoaldietan aldi baterako egonaldiak egiteko). Salbuespen gisa, eta aurrez behar bezala arrazoituta, aurreikusita daude presazko eta aparteko beste egoera batzuk ere, hala nola, etxebizitza-kaleratzeak, hondamendi naturalak eta antzerako beste egoera batzuk. Kasu horietan, ebazpena emango da, aldi baterako egonaldia onartzeko edo ezezteko.
  • Egonaldiak 30 egunera artekoak izango dira, zaintzailearen atsedenagatik, eta hiru hilabetera artekoak, egonaldiaren arrazoia onuradunaren susperraldia eta/edo zaintzailea ospitalean egotea direnean.
  • Urte berean aldi baterako hainbat egonaldiz gozatzeko eskubidea duten pertsonek ezingo dute, guztira, ezarritako gehienezko denbora epea gainditu, ez bada behar bezala justifikatutako arrazoi larriengatik eta aurretiazko dagokion baimenarekin.
  • Arreta eskaintzeko Banan-banako Programan esleitutako baliabidea.

 

Zerbitzuen tarifa publikoak:

Plaza-mota EGOITZA EGUNEKO ZENTROA
Egun erdia Egun osoa
MENDEKOTASUNIK GABE 758,83 € EZ EZ 
MENDEKOTASUN SOZIALA 1.391,73 € 160,00 € 315,50 €
MENDEKOTASUN MODERATUA 1.391,73 € 160,00 € 315,50 €
MENDEKOTASUN LARRIA 1 1.460,47 € 160,00 € 315,50 €
MENDEKOTASUN LARRIA 2 1.460,47 € 160,00 € 315,50 €
MENDEKOTASUN HANDIA 1 1.460,47 € 160,00 € 315,50 €
MENDEKOTASUN HANDIA 2 1.460,47 € 160,00 € 315,50 €

Zerbitzuari lotutako prestazioaren (ZLP) gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak:

  Egoitza-arreta Eguneko zentroa (*)
PLAZA: Hileko gehieneko laguntza Hileko gutxieneko laguntza Hileko gehieneko laguntza Hileko gutxieneko laguntza
MODERATUA 1 -2     806,58 €       762,90 €     103,44 €
LARRIA 1 1.053,43 €     160,87 €     762,90 €     160,87 €
LARRIA 2 1.053,43 €     160,87 €     762,90 €     160,87 €
MENDEKOTASUN HANDIA 1  1.482,37 €     250,19 €     762,90 €     250,19 €
MENDEKOTASUN HANDIA 2  1.482,37 €     250,19 €     762,90 €     250,19 €

(*) Gehieneko prezio pribatuak: 1.068,92 € egun erditarako eta 534,46 € egun osotako.

Informazio gehiago:

 - Ezaugarriei buruz

Prozeduraren urratsak:

  • Behin dokumentazioa jaso ondoren, eta hala badagokio, aurretiazko balorazio ekonomikoa egingo da.
  • Ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia eskatzailearekin harremanetan jarriko da, etxebizitzan bertan balorazioa zein egunetan eta zein ordutan egingo den jakinarazteko.
  • Mendekotasuna duten Pertsonentzako Arretarako Banan-banako Programaren baliabidea izanik, kontuan hartuko dira mendekotasunaren balorazioa egiteko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa eta familia-unitatearen datu ekonomikoei buruzko informazioa.
  • Atal horretan daturik jasota ez balego, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko 39/2006 Legean ezarritako gutxieneko laguntza maila aplikatuko litzaioke.
  • Exijitutako dokumentazioa.

Tramitazioa

Epea:

Profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzera bideratutako aldi baterako egonaldietarako izan ezik; kasu horretan, egoitzan sartu nahi den data baino hiru hilabete lehenago aurkeztu behar da eskabidea.

Jarraibideak:

Arreta eskaintzeko Banan-banako Programan ez bada jasotzen aldi baterako egoitzako laguntzaren beharra dagoenik, programa hori aldatzeko berariazko inprimakia beteta egingo da behar horren eskaera, hemen:

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Gonzalez Tablas kalea 7
31005 Iruña (Nafarroa)

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time