Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei dagozkien atxikipen eta konturako sarreren aitorpena (216 eredua)

Establezimendu iraunkorrik gabe ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek Nafarroan lortu edo sortutakotzat jotzen diren errenten gaineko atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoa aitortu eta sartzea (hala badagokio)

Oinarrizko informazioa

Eredu hau aurkeztu beharko dute

  1. Honako subjektu hauek, ordaintzen dituzten errentei dagokienez: 
  • Espainiako lurraldean egoitza duten entitateak.
  • Espainiako lurraldean egoitza duten eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak.
  • Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak.
  • Espainiako lurraldean dauden errenta-egozpenaren araubideko entitateak.
  • Zerbitzu emate librearen araubidean diharduen aseguru entitate baten izenean jarduten duen ordezkaria.
  1. Aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan, Estatuaren Zorraren baloreen eskualdaketetan, eta inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzeko akzioen edo partaidetzen eskualdaketa edo itzulketetan: atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta dauden subjektuak.
  2. Sarien kasuan: horiek ematen dituen pertsona edo entitatea.

Tramitazioa

Epea:

Aurkezteko epea:

  • Hiru hilez behingo aitorpena (oro har): hiruhileko bakoitzaren ondoko lehen 20 egun naturalean, hiruhileko hauei dagozkien aitorpenak izan ezik:
    • Bigarren hiruhilekoa: abuztuaren 5a.
    • Laugarren hiruhilekoa: urtarrilaren 31.
  • Hileko aitorpena (BEZaren likidazio-aldia hilabete naturalekoa denean, atxikitzaileak eta kontura sartzera behartuak daudenak): hileko likidazio-aldiaren ondoko hileko lehen 30 egun naturalean, hilabete hauei dagozkien aitorpenak izan ezik:
    • Urtarrila: otsailaren azken eguna.
    • Ekaina: abuztuaren 5a.
    • Uztaila: irailaren 20a.
    • Abendua: urtarrilaren 31.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.