Irakasleen aldi baterako kontratazioa: Lanpostuen esleipen telematikoa (LET)

Hezkuntza Departamentuko aldi baterako kontrataziorako zerrendetan dauden irakasle izangaiei "Lanpostuen esleipen telematikoan" sarbidea ematen die.

Irakasleen aldi baterako kontratazioa: Lanpostuen esleipen telematikoa (LET)

Oinarrizko informazioa

Hezkuntza Departamentuko aldi baterako kontratazio zerrendetan dauden izangaiak.

37/2020 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, onesten duena zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

1115/2021 Ebazpena, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko. 

1238/2021 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko. 

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Ikasturtean zehar deialdiak astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan izango dira.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Internet bidez bakarrik.

Harremanetan jartzeko

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 42 65 16 / 848 42 66 16 / 848 42 64 00

Laguntza informatikoa: 948  01 35 76

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.