Irakasleen aldi baterako kontratazioa: Lanpostuen esleipen telematikoa (LET)

Hezkuntza Departamentuko aldi baterako kontrataziorako zerrendetan dauden irakasle izangaiei 'Lanpostuen esleipen telematikoan' sarbidea ematen die

Oinarrizko informazioa

Hezkuntza Departamentuko aldi baterako kontratazio zerrendetan dauden izangaiak.

  • 37/2020 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.
  • 37/2014 Foru Dekretua. Honako honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuen hornidura.
  • 36/2022 Foru Agindua, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

Tramitazioa

Epea:

Ikasturtean zehar deialdiak astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan izango dira.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Internet bidez bakarrik.

Harremanetan jartzeko

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 426 516 / 848 426 616 / 848 426 400

Langileen Kontrataziorako Atala
Telefonoa: 848 426 520

Arazo informatikoak izatekotan, idatzi soportec@navarra.es helbidera edo deitu 948 013 576 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.