Idatzizko prentsarako, irratietarako eta online hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak 2021

Prentsa idatzian, irratietan eta Online komunikabideetan euskara erabiltzeko, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ezartzeko eta hedabideak digitalizatzeko laguntzen deialdia.

Oinarrizko informazioa

Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridikoek.

  • Euskararen presentzia sustatzeko laguntzak berraktibatzeko planaren zenbatekoa 895.912 eurokoa da gehienez, eta ingurune digitalean euskara sustatzeko aplikazioak garatzeko laguntzak berraktibatzeko planaren zenbatekoa, berriz, 25.000 eurokoa gehienez.
  • Modalitateak:
    • Eguneroko prentsa (egunkariak) euskara hutsean: 100.000 €-ko modalitatea.
    • Eguneroko prentsa (egunkariak), euskara erabiltzen duena: 60.000 €-ko modalitatea.
    • Euskara hutsezko aldizkariak, Nafarroan zabalduak: 300.000 €-ko modalitatea.
    • Euskara erabiltzen duten aldizkariak, eremu linguistiko misto eta/edo ez-euskaldunetan zabalduta: 50.000 €-ko modalitatea.
    • Euskara hutsezko irrati-igorleak: 250.000 €-ko modalitatea.
    • Eremu mistoko, ez-euskalduneko edo bietako irrati-igorleak, euskara erabiltzen dutenak: 20.000 €-ko modalitatea.
    • Euskarazko komunikabideak edo euskara erabiltzen dutenak, Nafarroan hedatuta dagoen beste hedabideren baten online euskarria direnak: 50.000 €-ko modalitatea.
    • Euskara hutsezko online komunikabideak: 60.000 €-ko modalitatea.
    • Euskara erabiltzen duten online hutsezko komunikabideak: 5.912 €-ko modalitatea.
    • Teknologia digitaletan eta digitalizazio-prozesuetan inbertsioak egiten dituzten komunikabideak: 25.000 euroko modalitatea.
  • Egiaztatzeko dokumentazioa eta jarduerarena:
    • Eskabide eredua (Tramitatu botoia) eskatutako dokumentazioa zerrendatuz eta datuen egiazkotasuna baita onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla ere adieraziz, ezaugarriak eta aurrekontuarekin batera.
    • Informazio eta Komunikazioaren teknologiarako (IKT) eta digitalizazio prozesuetarako aurrekontua eta proiektuaren justifikazioa (V. Eranskina).
    • Gardentasuneko aitorpena (II. eranskina)
  • Justifikaziorako dokumentazioa:
    • Gastuen, sarreren eta jaso diru-lagunzten justifikazioa eta justifikazioaren balantzea, kalkulo-orri batean jasota (III. eranskina)
    • Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) eta digitaliazio prozesuen justifikazioa (IV. eranskina).
    • SAT (euskara)
  • 16E/2021 Foru Agindua, otsailaren 16koa, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat euskara erabiltzeko prentsa idatzian, irratietan eta online hedabideetan, eta ezartzeko bai Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT), bai hedabideak digitalizatzeko prozesuak, 2021. urterako. DDBN identifikazioa: 549259.
  • 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa (NAO 136. zenbakia, 2005/11/14).

Emaitzak

  • 19E/2021 Ebazpena, maiatzaren 5ekoa, Euskarabideko zuzendari kudeatzailearena, dirulaguntzaren deialdia ebazten duena.
  • 40E/2021 Ebazpena, ekainaren 25ekoa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez lehen ordainketa ebazten baita.
Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero 13.
31002 Iruña
Telefonoa: 848426426
E- mail: euskarabidea@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.