Errentaren eta ondarearen aitorpenak kontsultatu

Azkeneko ekitaldietako Errentaren aitorpenak ikusi eta inprimatzeko aukera ematen du.

Aukera ematen du, halaber, zenbait egoeratan aitorpenak helbide fiskalera bidaltzea eskatzeko.

Azkenik, Ondare aitorpenak, 2022 edo aurreko urteetakoak, ikusi eta inprimatu daitezke ere.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Eskatzen ahal da 2022 eta/edo 2023ko ekitaldietako aitorpenen eta datu fiskalen kopia bat bidaltzeko Nafarroako Foru Ogasuneko datu basean dagoen helbide fiskalera, ohar hauei jarraituz:

  • Egiaztagiri elektronikorik ez dutenek bakarrik erabil dezakete zerbitzua: Cl@ve, Certificado Digital edo Ogasuneko PINa. Egiaztagiri horietariko bat dutenek aitorpena ikusi eta inprimatu behar dute.
  • Zergadun bakoitzeko bi eskaera baino ez dira onartuko.

Harremanetan jartzeko

Gai horren inguruko kontsulta fiskalak egiteko:
Bidali zure kontsulta - Errenta eta Ondarea
Dei iezaguzu 948 106 106 telefono zenbakira (ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiraletan, uztailean eta abuztuan, 8:00etatik 15:00etara).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.