Agiriak eranstea aurretik aurkeztutako aitorpen bati

Informazioa justifikatzeko balio duten agiriak gehitzeko aukera ematen da, Ondarearen eta PFEZren aitorpenak osatzeko.

Oinarrizko informazioa

Zergadun eta Nafarroako Foru Ogasunarekiko lankidetza-hitzarmenari atxikitako entitate guztiak.

Aplikazio honen bidez, informazioa justifikatzeko balio duten agiriak gehitu daitezke, zerga aitorpenak osatzeko.

Zerga espedientearen datuak identifikatu behar dira; horretarako, sartu behar duzu non erantsi nahi dituzun agiriak: urtea, zerga mota eta aitorpen zenbakia.

Agiriak bidali ondotik, aplikazioak egindako tramitearen ziurtagiri bat emanen dio zergadunari. Aitorpenak kontsultatzeko aplikaziotik bistaratzen ahalko dira erantsitako agiriak.

2020ko ekitaldiko Ondarearen eta PFEZren aitorpenei dagokienez, agiriak 2021ko uztailaren 31 arte eransten ahalko dira.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Aplikazioan sartzeko identifikazioa behar duzu:

  • Ziurtagiri digital balioduna (zein diren onartzen diren ziurtapenak "Tramitazio telematikorako laguntza"-n kontsultatu dezakezu)
  • NIF+PIN (PINa lortzeko edo gaur eguneko PINa aldatzeko, klik egin hemen

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko
  • Gai horren inguruko kontsulta fiskalak egiteko:
    Zergadunaren arreta-telefonoa: 948 50 51 52
    Errenta kanpainarako telefonoa: 948 106 106

Telefonoen ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era; ostiraletan eta uztaila-abuztuan, 8:30etik 15:00etara.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.