Egoitza

Nafarroako Jauregia, foru erakundeen egoitza XIX. mendeaz geroztik

BISITA BIRTUALA NAFARROAKO GOBERNUAREN EGOITZARA

Bisita birtuala egin dezakezu Nafarroako Jauregiko aretoak ezagutzeko, eta bisita osatu hemen ematen dizugun informazioarekin.

arrow_downward

Símbolo de su autogobierno

Jauregira egindako bisiten argazki bilduma 

Eraiki zenetik, 1840 eta 1851 bitartean, Nafarroako Jauregia foru instituzioen egoitza izan da. José de Nagusiaren obra neoklasiko honetan berrikuntza lanak egin ziren 1932an.
Bere sorreratik, eta etenik gabe, bilera, bisita eta harrera garrantzitsuenen toki izan da. Beraz, Nafarroaren eta bere autogobernuaren sinbolo nabarmena da.
Iruñeko erdigunean eraikia, Jauregia alde historikoan dago. Alde batean Gazteluko Plaza dauka, eta beste aldean Nafarroako Foruen monumentuari eusten dion zutabea, Sarasate Pasealekuan. 
Jauregian balio handiko artelan ugari daude, Goya, Rubens, Madrazo, Gustavo de Maeztu eta bestek eginak. 
Nafarroako Jauregia Nafarroako Diputazioaren egoitza izan da azken 165 urteotan. Gobernuaren egoitza denez, jendearen bisitak araututa daude. Azaroaren amaieran, Nafarroaren Egunaren inguruan, herritar orori irekita dauden bisita gidatuak antolatzen dira. Gainerako hilabetetan ere taldekako bisitak eskaintzen dira (20 lagunetakoak gutxienez) kultur-, hezkuntza- eta gizarte-elkarteentzako, lanegunetan eta arratsaldez, betiere Gobernuaren eguneroko jardunari eragiten ez dioten heinean. Bisita hauek 848427127 telefonoan eta protocolo@navarra.es helbide elektronikoan eska daitezke. 
 
Tronu Aretoa

Nafarroako Jauregiko areto nagusia

Tronu Aretoa da Nafarroako Jauregiko areto nagusia. Bertan daude irudikatuta Nafarroako Erresumako historian izan diren gertaera eta pertsonaia nagusiak. 1861-1865 bitartean apaindu zuten, garai hartako areto frantsesen estiloaren arabera. Oso dekorazio oparoa du, eta hormez gainera, sabaia eta zorua ere apainduta daude. 

Tronu Aretoko sabaian Nafarroaren alegoria bat da dekorazio motibo nagusia: emakume bat, eserita dago, buruan koroa du, eskuineko eskuan palmak eta erramuak ditu, eta jakinduriaren tenpluari begira dago. Hondoko paisaia naturalean aurrerabidearen bi osagai enblematiko nabarmentzen dira: lantegi bat eta trena, Noaingo akueduktua zeharkatzen. Nafarroaren alegoria hori lau bertute kardinalez inguratuta dago: Zuhurtzia, Justizia, Sendotasuna eta Neurritasuna. Miguel Angel Azparren nafar artistak eginak dira, 1862. urtean, hain zuzen ere. 

Nafarroako Errege-erreginen Galeria. Tronu Aretoko lau hormen goialdean Nafarroako Errege-erreginen galeria dago. 32 erretratuz osatua da, hain zuzen ere, VIII. eta XV. mendeen artean Nafarroan errege-erregina izan zirenena (ikusi Galeriako Errege-erreginen zerrenda). Nafarroako Errege-erreginen galeria handiena da, eta azken sei errege-erreginak baino ez dira falta: Blanka Nafarroako, Joan I.a, Leonor, Frantzisko Febo, Katalina Foixkoa eta Joan Albretekoa. Pinturak 1864. urtean egin zituzten Joaquin Espalter, Francisco Aznar, Constancio Corona, Alfredo Ferran eta Francisco Mendoza artistek.

Tronu Aretoaren atalak

 Eszena Historikoak: 
 Hamar oihalez osatutako multzoa da, Tronu Aretoaren hainbat mailatan txertatuta daude, eta Nafarroako Erreinuaren hainbat eszena historiko deskribatzen dituzte, horien artean, Nafarroako lehenengo erregearen aldarrikapena eta Navas de Tolosako gudua.
 
Tronua: Aretoko gune nagusia honako osagai hauek osatzen dute: hiru maila gainean dagoen oholtza, belusezko errezel baten azpian, eta tronua osatzen duten bi zeremonia aulki. Espainiako Errege-erregina Txit Gorenek bakarrik erabil ditzakete horiek. 

Nafarroako kateak: Tronua estaltzen duen errezeletik Antso VII.a Indartsua erregeak 1212an gerrako trofeo gisa ekarritako burdinazko kateen hamabi maila daude zintzilik, gudaroste almohadeen kontra izandako garaipenaren ikur gisa; kate horiek Nafarroako ezkutua osatzen dute. 

Navasko tapiza: Tronuaren atzean, Navasko zutoihalaren erreprodukzio bat dago, 1954. urtekoa. Arte almohadeko pieza berezia da, Koraneko marrazki geometrikoek eta esaldiek osatua. Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak sari gisa ekarri zuen, Navas de Tolosako gudutik (1212); Nafarroako eta Leongo erregeekin batera jardun zuen gudu hartan borrokan. Jatorrizko zutoihala Huelgasko monasterioan gordeta dago, Burgosen. 

Marketeriako oholtza :Tronu Aretoko gainalde guztia Parisko M. Laurent etxeak egin eta 1862an Lazaro Peruchena arotzak ezarritako marketeria lan zoragarri batek estalita dago. 500 erronbotik gora dira, askotariko landare irudi eta gai artistikoez apainduak; greka artistiko batek inguratzen du areto guztia. 

Pertsonaia itzaltsuen bustoak: Nafarroako kulturako hamar pertsonaia ospetsuren bustoak ikus daitezke aretoko zerrendarik altuenean. Alboetako burualdeetan San Fermin eta San Frantzisko Xabierkoaren bustoak daude, 1657. urtetik Nafarroako Erresumako zaindari kide diren santuen bustoak. 

Tronu Aretoko gelaurrea: Tronu Aretora sartzeko, gelaurre batetik igaro beharra dago. Ataritik gora igotzen diren eskailera bikiek bat egiten duten gunean dago gelaurrea, eta artelan aipagarri ugari ikus daitezke bertan, adibidez Vianako I. Printzearen erretratua, XVII. mendeko tapiz flandestar bat.
 
Beste areto batzuk

Goran, Lehendakariaren bulegoa. Beheran, tapizaren xehetasun bat.

•    Bilera aretoa
Areto honetan egiten ditu bilerak Nafarroako Gobernuak. Bilera mahai handi bat dago gelaren erdian, eta haren inguruan kokatuta daude Gobernuko kideen eserlekuak. Aretoko pareta guztiak Gustavo de Maeztu margolariak 1935ean margotutako Nafarroari buruzko horma irudi adierazgarriez apainduta daude. Aretoko sabaian, haritzezko kasetoizko apaingarri eder batzuk daude, irudi heraldikoez apainduak. 

•    Lehendakariaren bulegoa
Bulegoaren horma nagusiko tapizean Antso VII.a Azkarra agertzen da, Navas de Tolosako guduan; erregea esparru almohadea inguratzen duten kateak hausten ari da. Vicente Pascualek egin zuen tapiza, 1950ean.
Nafarroako Jauregiko balio handieneko artelana Lehendakariaren bulego honetan dago. Fernando VII.aren erretratu bat da (Fernando III.a Nafarroakoarena), Francisco de Goya y Lucientes margolariak egina, 1814an, Nafarroako Erresumako Aldundiaren eskariz; Aldundiak 2.000 erreal kuarto ordaindu zituen lan horren trukean. Bulego horretan Fernando VII.aren bi emazteren erretratuak ere ikus daitezke: Maria Isabel de Berganzarena, Federico de Madrazok margotua; eta Maria Kristina Borboikoarena, Vicente Lopezek egina. 

•    Kapera
Tronu Aretoaren alboan dago; erretaula rococo bat dauka, Uxuetik ekarritako piezez konpondua. Horma hutsarte nagusietan Nafarroako zaindarien tailuak daude, San Ferminena eta San Frantzisko Xabierkoarena; eta, erdian, Iruñeko katedraleko irudi titularra den Andre Maria Erreginaren kopia bat. Aldarearen aurrealdea zilarrez bozelduta dago; 1952koa da, Argentinara emigratutako nafarren oparia.

•    Errege erretratuen galeria
Gaur egun, Borboikoen dinastiako 26 errege erretratu daude Nafarroako Jauregian; horietako batzuetan erregearen izena eta Nafarroako eta Gaztelako ordinalak ere agertzen dira (adibidez, Fernando III.a Nafarroako eta VII.a Gaztelakoa). Erretratuek 1700. urtetik (Felipe V.a) gaur egunera arteko (Felipe VI.a eta Letizia) tartea betetzen dute.

•    Isabeldar aretoa
Tronu Aretoari atxikita dago, eta Jauregiko jatorrizko apaindurak hobekien kontserbatu dituen gela da. Isabeldar estiloko aulkiak ditu, eta hortik datorkio izena aretoari. Hiru erretrato handi ditu: Isabel haurraren erretratua, Antonio Maria Esquivel margolariak 1835. urte inguruan margotua, Isabel II.a gaztearen erretratua, Federico de Madrazok 1846an egindako koadroa da, Isabel II.a Espainiako erreginak 16 urte zituenekoa, eta Fernando VII.aren erretratua, Federico de Madrazok 1824an egindako, uniforme militarra jantzita ageri da erregea, Urrezko Ardi Larruarekin.

•    Jangela
Bilera, janaurreko eta oturuntzetarako aretoa, Jauregiko nagusia, Tronu Aretoaren ondoren. 1951. urtean apaindu zuten, Jauregiko jatorrizko osagaiak erabiliz eta isabeldar estiloari jarraituz. Jangelako horman Espainiako errege-erreginaren erretratuak daude, 2015. urtean Elena Goñi iruindar margolariak eginak. 

•    Lehendakariaren aretoa
Lehendakarien Aretoa laneko bilerak eta negoziazioak egiteko aretoa da; Foru Aldundiko lehendakarien eta Nafarroako Gobernukoen erretratuen galeria dago areto horretan, 1940. urtetik hasi eta gaur egunera bitartean indarrean egon diren lehendakariena. Erretratu horiek guztiak Cesar Muñoz Sola tuterarrak margotuak dira, honako hauenak salbu: Gabriel Urralburu, Pedro Manterolarena; Javier Otano eta Miguel Sanz, Muñoz Solaren seme Tomas Muñoz Asensiorena; eta Yolanda Barcina, Elena Goñirena.

•    Galeriak
Jauregiko areto batetik bestera joateko, hainbat galeri edo korridore daude; koloretako marmolez zolatuta daude, eta 1953an apaindu zituzten, Victor Eusa arkitektoaren diseinuari jarraituz. Hormetan koadroak eta intereseko beste artelan batzuk ikus daitezke. Horien artean Frantziako eta Nafarroako armarrien tapiz gobelinoa, 2,90 x 2, 35 metrokoa, XVIII. mendekoa; Gamazadako foru ahaldunak, 1893-94ko Foru Aldundiko kideen koadroa, Nafarroako Foruen aldeko Gamazada matxinada gertatu zen garaikoa, eta Espoz y Minaren erretratua, Vallespinek margotua.

    Beira leihoak
Nafarroako Jauregiko barne leihoetan beira leiho sorta interesgarria dago. Nafarroako 150 udalerrietako armarrien beira beruneztatuak dira.
 
Fatxadak eta lorategia

San Ignazio etorbideko fatxadaren xehetasuna.

 Fatxadak
XIX. mendearen erdialdera eraiki zuten Nafarroako Jauregia; berez, fatxada nagusi bat izan behar zuen San Ignazio etorbide aldera, eta alboko beste fatxada bat, Gaztelu plaza aldera. Aurrerago, 1930eko hamarraldian, fatxada berria ezarri behar izan zitzaion atzeko aldean, Karlos III.a Noblearen etorbide aldera, Bigarren Zabalgunearen ardatz gisa proiektatu zutenean.
 
  • San Ignazioko fatxada: Nafarroako Jauregiaren fatxada nagusia, estilo neoklasikokoa, Mendebaldera orientatuta dago, Sarasate pasealekuaren hasieran. Jose de Nagusiak egin zuen, 1850. urtean. Erdiko gorputza ordena jonikoko sei zutabek osatua da; zutabeei buru emanez, frontoi hiruki bat dago, brontzezko bi eskultura handik apaindua. Fructuoso Ordunak egin zituen eskultura horiek, Antso III.a Nagusia eta Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregeenak. Atikoan marmolezko eskultura multzo bat ageri da, Ordunak egina hori ere; Nafarroako armarria ikusten da multzo horretan, alboetan bi gizon dituela.
     
  • Karlos III.a Noblearen etorbideko fatxada: Nafarroako Jauregiaren Ekialdeko fatxada, estilo neoklasikokoa, Karlos III.a Noblearen etorbidera begira dago, Iruñeko bigarren zabalgunearen ardatzari begira. Jose eta Javier Yarnoz Larrosa anaiek eraiki zuten, 1934an. Frontoiaren espazio guztia betetzen duen Nafarroako alegoria bat du goian, Fructuoso Ordunak 1934an landua; horma koroa batez hornitutako andre bat da irudi nagusia, Arte Ederrek, Nekazaritzak, Abeltzaintzak, Industriak, Armek eta Merkataritzak inguratua.

Eskailerak
Jauregiaren solairu nagusirako sarreran harrizko eskailera bikoitz ikusgarri bat dago; albo bakoitzean bi maila zati ditu, eta argizuloek argituta dago. Hormetan lau tapiz flandestar handi daude, XVII. mendekoak.

Lorategia
Jauregiko Lorategia Nafarroako Jauregia eraiki aurretik gune horretan zegoen Karmeldar Oinutsen komentu zaharreko (1603-1835) baratzea hartzen du. Hondoan Nafarroako Artxiboaren fatxada ageri da. Erdian urmael bat dago, 1953. urtean eraikia eta iturri argitsuek osatua. Lorategiaren ipar-mendebaldeko muturrean sekuoia erraldoi bat dago, monumentu natural izendatua. 1856. urtean landatu zuten, eta 36 metro da garai. 

Nafarroako Artxibo Zaharra

Jauregiko lorategiaren aldera irekita, Nafarroako Errege Artxibo Orokorraren antzinako egoitza dago. 1898. urtean proiektatu zuen Florencio de Ansoleagak, artxiboko funtsak biltzeko xedez. Hantxe gorde ziren Nafarroako Erresumako Erdi Aroko dokumentuak eta dokumentu berriagoak 2003. urtera arte. Gaur egun, berriz, Nafarroako Errege-erreginen Jauregiko egoitza berrian kontsulta daitezke, Iruñeko Maiatzaren Biaren kalean.