Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia

Ignacio Apezteguía Morentin
Vianako Printzea Erakundea - Kultura zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentín
camera_alt
Ignacio Apezteguía Morentin Jaitsi irudia
Biografia

1977an Iruñean jaiotakoa.

Gizarte Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatearen eskutik (2001) eta Enpresa Publizitate eta Komunikazio Programa Nagusia ESIC-en (2005). Heziketa osagarria Plangintza estrategiko, zuzendaritza-trebetasun, enpresa/erakunde kulturalen kudeaketa eta proiektu kulturalen ebaluazioaren alorrean.

Profesionalki SEDENA, nazio mailako zerbitzu kulturalen alorreko enpresa nafarrarekin lotuta egonik (Navarra, Zaragoza, Logroño, Euskadi, Madrid, Burgos, Sevilla, Palma Mallorcakoa...), bere ibilbide profesionala kudeaketa, koordinazio eta proiektu kulturalen zuzendaritzan eta espazio soziokulturalen kudeaketaren alorrean garatu da. Kargu desberdinak izan ditu erakunde honetan, adibidez, Iruñeko Udalaren Auzo-Etxeetako Sarearen kudeaketako (Red Civivox) koordinatzaile buru 2010-2016.urteen artean. 2015eko maiatzean SEDENA-ko Kultura Arloko Zuzendari izendatu zuten, gaur egun oraindik duen kargua izanik.

Halaber, 2003-2004 urteen artean nazioarteko lan esperientzia bi izan ditu AECID Guatemala-Espainiako Zentro Kulturalean eta Daimlerchrysler (Maastricht- Holanda) taldean (2005-2006).

Nafarroako Kultura Kudeaketa Profesionalen Elkarteko kidea da.

2019ko abuztuan, Kultura eta Kirol Departamentuaren baitan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusi izendatu dute.