Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria
Juan Cruz Cigudosa García
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.
848 426282

1964. urtean San Adrianen jaiotakoa. Ezkonduta eta seme-alabarik gabe.

Biologia Zientzietan lizentziaduna (1987) eta doktorea (1991) da Nafarroako Unibertsitatean (1987).

Ingelesez hitz egiten du.

Bere ibilbide profesionala 1987an hasi zuen Giza Genetikak minbiziarekin eta gaixotasun arraroekin izandako harremanaren ikerketarekin. Doktoretza burutu aurretik eta ondoren , egonaldi ezberdinak egin zituen Lund (Suedia), Manchester (Britainia Handia) eta New York (AEB), eta azkenik, Osasun Kanarietako Zerbitzuan. 2000. urtean, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalean (CNIO) sartu zen Zitogenetika Molekularreko Taldeko zuzendari gisa eta 16 urte eman ditu lanean.

2008an, bioteknologia genomikoaren alorreko NIMGenetics bioteknologiako konpainia sortu zuen eta hainbat sari jaso ditu I+G+b arloan. Gaur egun, zientzia eta berrikuntza-zuzendaria da. Gainera, Medikuntza Genomikoaren inguruko Senatuaren lantaldeko lanetan aditu izan da.

Alor akademikoan, 170 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko zientzia aldizkari ezberdinetan. Horretaz gain, Ikerkuntza proiektu ezberdinen zuzendaritzan eta

14 doktoretza tesitan parte hartu du. Sari akademiko ugari jaso ditu, besteak beste, Giza Genetika ikertzaile hoberenari Gazte Genetika Saria (1999), Espainiako Zientzia Elkartearen ohorezko plaka (2000) eta, orain dela gutxi, Cinco Días egunkariak emandako Talentu Akademikoaren Saria (2013).

Unibertsitate desberdinetako master programetan irakatsi du eta Unibertsitate Autonomoko eta Madrilgo Complutense-ko ohorezko irakasle izendatu dute. Era berean, Kongresu nazional eta internazionalak antolatu ditu Genetika eta Bioteknologiaren alorrean.

Azkenik, jarduera garrantzitsu bat garatu du elkarte zientifiko nazional eta europarretan. Humana Genetika Elkarteko presidente eta European Cytogeneticists Association elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da 2013tik 2019ra. Gainera, Espainiar Bioenpresen Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen kide ere izan da.

Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN) proposatuta, Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.