Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia

Jesús María Rodríguez Gómez
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
camera_alt
Jesús María Rodríguez Gómez Jaitsi irudia
Biografia

Ribaforada herrian jaio zen 1976. urtean.

Elektronika Industrialaren espezialitatean Industria Elektronikoko ingeniari teknikoa da Zaragozako Unibertsitatean. Bere prestakuntza osatu zuen Nafarroako Gobernuak emandako beka batekin, Nafarroako Industria Elkartean (AIN), industria instalazioen legeztapenari eta ikuskapenari buruzko proiektu bat burutuz. Ondoren, teknikari elektroniko gisa lan egin zuen energia berriztagarrien inguruko zereginetan Ecotecnia, Alstom eta General Electric enpresetan.

Ribaforada Udaleko zinegotzia izan da 2007az geroztik, eta alkatea 2011. urtetik gaur egun arte. Epe horretan, ordezkapen desberdinak ere bereganatu ditu Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioan (FNMC) eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioan (FEMP), baita udal politikarekin lotutako beste erakundeetan ere.

2012 urteaz geroztik PSN-PSOE alderdiko zuzendaritzako kidea da, eta PSN-PSOEko Udal Kontseiluko presidentea 2014tik.

2019ko abuztuan Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia izendatua izan da.