Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea

Inés Francés Román
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román
camera_alt
Inés Francés Román Jaitsi irudia
Biografia

1965ean Zaragozan jaiotakoa. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka.

Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatearen eskutik (1989) eta Geriatria eta Gerontologian espezialista (Zaragozako San Jorge Ospitalea). Gainera, Deustuko Unibertsitateak emandako Buruko Osasuneko Kudeaketa Klinikoari buruzko Aditu titulua ere badu eta Psikobiologia eta Neurozientzia Kognitiboaren alorreko beste master bat Kataluniako Unibertsitate Autonomoaren eskutik.

1994 eta 2009 urteen bitartean, Altsasuko Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoan arduradun kliniko moduan (1994-1998) eta geroago mediku zuzendari moduan (1998-2009). lan egin zuen.

2007 eta 2011 urteen bitartean, Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen zuzendaria izan zen.

Geroago, 2010 eta 2015 urteen bitartean, Tuterako Osasun Areako Psikogeriatria arduraduna izan zen.

Aurreko legegintzaldian Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea izan zen. 2019ko abuztuan kargu berberean berretsia izan da.