Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea

Mª Ángeles Nuin Villanueva
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua zuzendari kudeatzailea, Mª Ángeles Nuin Villanueva
camera_alt
Mª Ángeles Nuin Villanueva Jaitsi irudia
Biografia

Iruñean jaio zen 1964. urtean.

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1988) eta Familia eta Komunitateko Medikuntzan (1993-1995) eta Prebentzio Medikuntzan eta Osasun Publikoan (1997-2001) espezialista da. Gainera Osasun Publikoaren inguruko masterra egin zuen (1997-1998).

Halaber, unibertsitateko aditua da Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan (2014-2015) eta Osasun Zerbitzuen Antolamenduan eta Kudeaketan (2018-2019) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik.

Familia Medikuntzako espezialista moduan hasiera eman zion ibilbide profesionalari Txantreako Osasun Zentroan (1997).

2001. urtean, Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbideako Lehen Arretako kudeatzailetzan sartu zen teknikari moduan. 2003. urtetik 2012. urtera bitarte, Ebaluazio eta Kalitate Asistentzialaren ataleko burua izan zen, eta 2012tik 2019ko irailera Kudeaketa Klinikoaren eta Jarraipen Asistentzialaren Laguntza Zerbitzuko burua izan da.

Lehen Arretaren Kalitatea Hobetzeko Planaren ezarpenean parte hartu du, Gaixo Kronikoaren eta Patologia anitzekoaren Arretarako Nafarroako Estrategia Integralaren pilotatzearen diseinuan eta Familia eta Komunitateko Arretako Irakaskuntza Multiprofesionalaren Unitatearen egiaztapenean ere bai.

Lehen Arretako Kudeatzailetzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin lan egin du gai eta programa ezberdinetan; hala nola, Osasun Eskola, haurren loditasuna, txertaketak, Tabakoa Uzteko Programa, Norberaren zainketarako Estrategia Gaixo Kronikoan, Gaixotasun Arraroen Erregistroa eta Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Populazioaren Baheketa Programa; halaber, Aldi Baterako Ezintasunaren Kudeaketa Klinikoan lan egin du, besteak beste.

Horrez gain, 2001. urteaz geroztik, parte hartu du batzorde eta lantalde ugaritan, Lehen Arretako eta Arreta Espezializatuko Koordinazio Planaren esparruan, Gaixo Kronikoaren Arretarako Estrategian, eta, azkenik, 2014-2020 Osasun Planean. Era berean, Lehen Arretako Prebentziorako Jardueren Programaren taldeko kidea izan da.

2019ko irailean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.