Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea

Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría
Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría
camera_alt
Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría Jaitsi irudia
Biografia

Iruñean jaiotakoa1952an.

Ofizialtza elektrikaren adarrean eta Telekomunikazioetan.

Bere ibilbide profesionala 1988an hasi zen SEDENA, instalazio-kudeaketan, jarduera programazioan eta kirol eta aisialdi ekitaldien antolakuntzaren alorreko enpresaren zuzendari-kudeatzaile moduan egin zuen lan. Enpresa honetan 2011 arte egon zen.

1982tik 1988ra Nafarroako Beisbol Federazioaren presidente izan zen eta 1988tik 2000ra Espainiar Federazio-arena. Gainera, Beisboleko Konfederazio Europarraren batzordekide izendatu zuten (2003). Nazioarteko Beisbol Federazioaren batzordekide (1992-1996) eta hirugarren lehendakariorde (1996-2007) izan zen.

Halaber, Euskal Pilotaren Nafarroako Federazioaren presidentea ere izan zen (2001-2011 eta 2016- 2019), Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren lehen lehendakariordea (2014-2018) eta Euskal Pilotaren Federazio Espainiarraren diruzain (2018- 2019) eta lehen lehendakariorde. Gainera, 92 Bartzelonako Joko Olinpiarretako Batzorde Antolatzailearen eta Espainiako Batzorde Olinpikoaren kide izan zen (1988-2007).

Federazio desberdinen zuzendaritzaren ondorioz, hainbat bereizketa jaso zituen bere ibilbide profesionalagatik: Nafarroako Gobernuak emandako “Kirol Merituaren domina” (1999), Espainiako Beisbol Federazioak emandako “Nafarroako Foru Erkidegoko Buruzagi Hoberena” saria (2006) edota Sóftbol-ek emandako “Urre-bereizgarria” (2007). Nazioarteko Beisbol Federazioak ematen duen “Urteko exekutibo hoberenaren” saria ere jaso zuen 2007an eta Kirol Goi Batzordeak emandako “Kirol Merituaren Urrezko Domina” (2007). Azkenik, Nafarroako Pilota Federazioak “Urrezko Bereizgarria” eman zion 2012an.

2019ko abuztuan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten, eta azaroan, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile.