Migrazio Politiketako zuzendari nagusia

Patricia Ruiz de Irizar
Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Patricia Ruiz de Irízar
camera_alt
Patricia Ruiz de Irizar Jaitsi irudia
Biografia

1970ean Iruñean jaiotakoa. Alaba bi ditu

Farmazian lizentziaduna da Osasun Orientazio espezialitatean. Gaixotasun Parasitario Tropikalen master bat dauka Valentziako Unibertsitatean (1993) eta Garapen-Bideko Herrialdeetarako Herri-Osasunean (Nazioarteko Osasuna) diplomaduna da Osasun Ministerioaren Osasuneko Eskola Nazionalaren eskutik. Gainera, Ez-Irabazizko Erakundeen Kudeaketaren inguruko master bat ikasten ari da Urrutiko Unibertsitatea Nazionalean (UNED).

Ingelesa eta Frantzesa hitz egiten du.

Bere ibilbide profesional 1994an Mugaz kanpoko Farmazialarien Elkartearentzat Kongoko Errepublika Demokratikoan hasi zuen botika-kudeaketa eta uraren klorazioaren kontrolaren inguruko proiektuen koordinatzailea moduan. Geroago, administratzaile eta koordinatzaile moduan garapenerako lankidetza proiektu desberdinetan aritu zen Medicus Mundi, Munduko Medikuak eta Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Nazionala bezalako GKE (gobernuz kanpoko erakunde) desberdinekin Kongo, Mauritania eta Albanian (1995-1998). Halaber, Valentziako Komunitatearen proiektu zuzendaria izan zen Medicus Mundi erakundearentzat (1999-2000), Nafarroa-Huancavelica GKE-ko partzuergoko koordinatzailea (2002-2003) eta Pro Perú GKE-ko proiektu arduraduna.

Sierra Leonako Ebola larrialdiaren administrazio eta logistikan parte hartu zuen 2015ean Munduko Medikuak GKE-rekin elkarlanean.

2004tik 2019ko abuztura Munduko Medikuan GKE-aren Nafarroako koordinatzailea izan da bere jarduerak prostituzio egoeran dauden emakumeekiko eta salerosketa-biktimekiko arretara, emakumeen mutilazioaren prebentziora, emakume afrikarraren ahalduntzera eta beste gai batzuen artean, Tutera-ko emakume afrikarren enplegagarritasunera zuzenduz.

Gainera, Berdintasuna, Genero-Indarkeria, giza-larrialdietako jarduketa, Ebola, DD.HH-etan, Migrazio, GIB (giza immunoeskasiaren birusa), Erkidego-Esku-Hartzean, etabar bezalako alorretan hainbat ikastaro egin ditu.

2019ko abuztuan, Migrazio Politiketako Zuzendari Nagusia izendatu zuten Migrazio Politika eta Justizia Kontseilariak proposatuta.