Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Lurralde-Kohesiorako kontseilariaren Kabineteko burua

Leire Ochoa Zubeldía
Lurralde-Kohesiorako Kontseilariaren Kabineteko burua, Leire Ochoa Zubeldía
camera_alt
Leire Ochoa Zubeldía Jaitsi irudia
Biografia

1980an Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatearen eskutik (2002) eta master bat Kalitatea Unibertsitate Zentroen Kudeaketan (2010) eta Erantzukizun Sozial Korporatiboan (2013), biak Urrutiko Heziketarako Unibertsitatean (UNED). Horretaz gain, Web 2.0 aplikazioetan aditu titulua dauka eta Community Management Programa Nagusia (2015). Gainera, Gaitasun-Agiri Pedagogikoa dauka (2008).

1999 eta 2002 urteen artean, Ikus-entzunezko ikasketak Cope Nafarroa, Canal 4 Nafarroa edota Canal 6 Nafarroa bezalako hedabide ezberdinetan albistegi-idazle lanekin uztartu zituen. 2003 eta 2008 urteen bitartean, editore eta albistegi aurkezle moduan egin zuen lan Canal 4 Gaztela eta Leon eta Canal 4 Nafarroa kateetan.

Geroago, UNED-eko Zentro Elkartuarekin bat egin zuen Tuteran komunikazio koordinatzaile moduan (2009-2015).

2015 eta 2018 urteen bitartean, Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailaren kabineteko buru izan zen. Geroago, Iruñako UNED-eko Zentro Elkartuaren koordinatzaile akademiko moduan egin zuen lan 2019ko abuztura arte.

2019ko abuztuan, Lurralde-Kohesiorako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.