Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren Kabineteko burua, Julio Iturri Ruesga

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren Kabineteko burua
Julio Iturri Ruesga
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren Kabineteko burua, Julio Iturri Ruesga.
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren Kabineteko burua, Julio Iturri Ruesga.

Iruñean jaio zen 1967. Urtean.

Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, Soziologia- ikasketak egin ditu Urrutiko Heziketa Unibertsitatean (UNED) eta Pamplona/Iruñako Arte eta Ofizioen Eskolan diplomatua dago.

1994tik 2004ra bitartean, El Mundo del País Vasco egunkarian erredaktorea izan zen, Nafarroako korrespontsalian eta geroago Bilboko eta Donostiako erredakzioetan, eta Navarra hoy egunkarian.

Idatzitako prentsan bere ibilbide profesionalaren zehar Diario de Noticias egunkarian erredaktore nagusia izan da, eta Diario de Noticias de Álava egunkariaren sustatzaile eta zuzendaria, egunkari hau 2004an hasi zenetik 2016 urtea arte.

Halaber, Radio Euskadi irratiko Ganbara saioan eta Radio Vitoria irratiko Araba Gaur goizeko saioan analista izan da. Gainera, erakunde eta negozio komunikazioko hainbat kabinetetan lan eta kolaborazio desberdinetan aritu da.

2016. urteaz geroztik Nasuvinsa (Navarra de Suelo y Vivienda S.A.) Nafarroako Gobernuko etxebizitza publikoetako eta hirigintzako gizarte publikoaren komunikazioaz arduratu da.

2019ko abuztuan, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.