Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria

Javier Remírez Apesteguía
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remírez.
camera_alt
Javier Remírez Apesteguía Jaitsi irudia
KONTAKTUA
Por correo
departamento.presidencia@navarra.es
848 427772
Por teléfono
Sede
Karlos III.na etorbidea 2, 31002 Iruña
Biografia

1975. urtean Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta eta alaba bat du.

Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1988). Goi-mailako ikastaro bat egin zuen Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Kudeaketan (2008) eta Enpresa Zuzendaritzan (2009) goi mailako beste ikastaro bat, biak Europako Foroan – Nafarroako Negozio Eskola

Ingelesa menperatzen du eta frantsesezko oinarrizko nozioak ditu.

Gainera, Prestakuntza eta Gizarte Ikerketarako Institutuaren eskutik (IFES), Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria da Laneko Segurtasuna; Ergonomia eta Psiko-Soziologia (2005-2008) espezialitateetan.

Bere lan ibilbidea Giza Baliabideen zuzendari eta zuzenbide-aholkulari moduan hasi zen Barañaingo Udaletxean (2004-2007). Geroago, Agrozumos enpresaren Giza Baliabideen zuzendaria (2007-2009) eta Nafarroako Ahizpa Abegikorrak zentroetako pertsonen kudeaketa arloko arduraduna (2009-2015) izan zen. 2015ko urtarriletik 2019ko abuztua arte, Miasa enpresak Iruña eta Zueran (Zaragoza) dituen instalazioetako Giza Baliabideen zuzendari izan zen.

Gainera, CEIN (2011-2012) eta Tracasa (2012-2015) enpresen Administrazio kontseiluetako kide izan da, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa.

Esparru akademikoan, Ingurumen Zuzenbideko doktoretza ikerketak egin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1998-1999). Hizlari eta hezitzaile ere izan da Giza Baliabide eta Lan-zuzenbideari buruzko hainbat hitzaldi eta konferentziatan Prestakuntza eta Gizarte Ikasketetarako Institutuan (IFES), Europar Foroan, CEN, AEDIPE edota Esic-Nafarroako Marketing Elkartean.

Ibilbide politikoari dagokionez, Nafarroako Gazte Sozialisten idazkari nagusia izan da (2001-2002), Espainiako Gazte Sozialisten Batzorde Federaleko kidea (1998-2006) eta 2012ko apiriletik gaur egunera arte, PSN-PSOEren Eskualdeko Batzorde Eragilean (1998-2006) izan da Teknologia Berrien eta Demokrazia 2.0 idazkari exekutibo gisa (2010-2012) eta Ikasketa eta Programen idazkari gisa. Gainera, UGTko eskualde arduraduna izan da Agoitz- Zangozan (1999-2002) eta MCA-UGT Nafarroako erakunde idazkaria (2002-2004).

Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSn) proposatuta, lehen lehendakariorde, eta berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.