Landa Garapeneko zuzendari nagusia

Fernando Santafé Aranda
Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda
camera_alt
Fernando Santafé Aranda Jaitsi irudia
Biografia

Villafranca-n (Nafarroa) jaio zen 1963an. Ezkonduta dago eta seme bat dauka.

Nekazaritza-ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren eskutik Landa-Ingeniaritzaren alorreko espezialitatearekin. Ingeleseko maila ertaina eta frantseseko oinarrizko ezagutzak izanik, lehen sektorearekin loturiko gaiekin (Espainiako Nekazaritza Balorazio Elkartea, Zaragozako Mediterraneo Nekazaritza Institutua, eta abar) eta EB-Ko Amankomuneko Nekazal Politikaren alorrean osatu du bere formazioa. Halaber, NUP-arekin kolaboratu du zenbait jardunaldi eta landa-ekologia eta landa-garapenari buruzko kurtsoetan (2017/2018 eta 2018/2019).

Administrazioan errespontsabilitate anitzeko karguak izan ditu: 1992ko apirilaren 13tik 1998ko abuztuaren 24arte PAC-aren Aplikazio eta Jarraipen teknikari moduan komunitate programen garapen eta kontrol lanak egiten aritu zen.

1998ko abuztuaren 24tik eta urriaren 26ra, Errenta Bermatzeko Laguntza Saileko funtzionario moduan lan egin zuen PAC-aren lehen oinarriaren gestio, aplikazio eta zuzeneko laguntza kontrol lanak eginez. Ondoren, 2001eko uztailaren 16erarte, PAC-aren Akonpainamenduko Neurrien Bulegoko burua izan zen nekazaritza aktibitatearen aurreratutako erretiroa, basoberritzea, nekazaritza-lursailak, landa-ingurumen laguntzak, olioaren kalitate plana bezalako arloen neurrien kudeaketa lanak egin zituen.

2001eko uztailaren 16tik 2007ko irailaren 19ra PAC-aren Erkidego-Gai eta Segimendu Sailaren nagusi izan zen landa-eremuko garapen-programen gestio, jarraipen eta kontrol lanak eginez.

Azkenik, 2007ko irailaren 19tik gaur egun arte, Dibertsifikazio eta Landa-Garapen Zerbitzuko zuzendari izan da programa Europarren plangintza, lantze, segimendu eta ebaluazioa eginez eta dibertsifikazio, landa-garapen, lankidetza, lehen sektorearen berrikuntza eta garapen lokal parte-hartzaileen estrategietara (LEADER) zuzendutako neurrien kudeaketa lanak eginez.

2019ko abuztuaren 21ean Landa Garapeneko zuzendari nagusi izendatu dute.