Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren Kabineteko burua

Saioa Eseberri Ilarregi
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren kabinete burua, Saioa Eseverri Ilarregi.
camera_alt
Saioa Eseberri Ilarregi Jaitsi irudia
Biografia

1981ean Iruñean jaiotakoa. Alaba bat dauka.

Musika Heziketako Magisteritzan diplomaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik (2003) eta Kazetaritzan Lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2006).

Bere ibilbide profesionala Euskadi Irratiko albistegietako idazle-esatari (2005-2008) eta Nafarroako albistegi lokaleko editore moduan hasi zuen (2009).

Geroago, Bilboko Onda Vasca-ko albistegi erredakzioan hasi zen ekoizpeneko erredaktore-esatari moduan (2009-2014) eta handik, Iruñara bueltatu zen Nafarroan hedabide honek duen irratiaren arduradun moduan non 2016arte lan egin duen. Diario de Noticias-en zutabegile ere izan da.

2015-2019 legegintzaldian Nafarroako Gobernuaren Ogasun eta Finantza Politika Departamentuko Kabineteko burua izan zen.

2019ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.