Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria

Itziar Gómez López
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gómez.
camera_alt
Itziar Gómez López Jaitsi irudia
KONTAKTUA
Por correo electrónico
gabinete.desarrollorural@navarra.es
Por teléfono
848 426634
Sede
González Tablas kalea 9, 31003 Iruña
Biografia

Iruñean jaio zen 1965 urtean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Haur Hezkuntzako teknikaria. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen berdintasunean masterra egin du. Euskararen eta frantsesaren ezaguerak dauzka.

Bere ibilbide profesionalari dagokionez, Ultzamako haur eskolan hezitzaile eta arduraduna izan da, eta Ttantta Komunikazioa enpresaren sortzailea da.

2007. urteaz geroztik, Iruñeko Udaleko zinegotzia da eta 2015-19 legegintzaldian zehar Geroa Bai alderdiaren bozeramailea izan da, eta Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza arloko zinegotzi delegatua 2017ko urria eta 2019ko maiatza bitartean. Gainera, bi agintalditan Iruñeko Mankomunitatean Geroa Bai alderdiaren bozeramailea izan da.

2019ko abuztuan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari izendatua izan da, Geroa Bai alderdiak proposatuta.