Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Kultura eta Kirol kontseilariaren Kabineteko Burua

Fermín Laspeñas Oroz
El jefe del Gabinete de la consejera de Cultura y Deporte, Fermín Laspeñas Oroz
camera_alt
Fermín Laspeñas Oroz Jaitsi irudia
Biografia

Iruñean 1977an jaiotakoa.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatearen eskutik. Recoletos Formakuntza eta Nafarroako Marketing Taldeak antolaturiko

Internet bidezko Kazetaritza eta Sare Sozialei buruzko ikastaro espezializatuak ere burutu ditu.

Bere ibilbide profesionala Iruñan Onda Cero-ren lurralde-zentroan hasi zuen kirol erredaktore moduan. 2001ean Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak elkarlanean antolatzen duten I. Elkartasunaren Nafarroa Sarien prentsa kabinetean egin zuen lan.

2002 eta 2012 urteen bitartean Nafarroako Canal 6 katean kazetari lanetan aritu zen kirol informazioren arduradun bezala eta programa espezializatuak garatuz. 2012. urtean sortu zenetik, Nafarroa Telebistan erredaktore moduan lan egiten du eta 2014. urtetik, editore eta aurkezle moduan.

Gainera, Nafarroako Cadena Ser irratiaren kirol-saioen ohiko kolaboratzailea da.

2019ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.