Ingurumeneko zuzendari nagusia

Pablo Muñoz Trigo
 Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo
camera_alt
Pablo Muñoz Trigo Jaitsi irudia
Biografia

1962an Castejon-en jaiotakoa. Bikotekidearekin bizi da eta seme bi ditu.

Mendiko Ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren eskutik (1986). Jakako (Hueska) C.S.I.C Ekologia Institutu Pirenaikoan doktoretza ikasketak egin zituen eta 1989an Mendiko Ingeniari Doktore titulua jaso zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Hirueleduna da: Euskara-Gaztelera-Frantzesa eta Ingeleseko oinarrizko ezagupena du.

Bere ibilbide profesionala 1988an hasi zuen Biotema S.L. enpresan bazkide sortzaile eta langile moduan hasi zuen, lurralde-antolamendu, ingurumen-inpaktu eta baserri-ingeniaritzaren gaineko proiektu eta ikerketak egiten dituen enpresa aholkulari batean.

1990tik Nafarroako Gobernuaren funtzionarioa da. Data horretatik 1996rarte Bitarteko Naturalaren Sekzioan egin zuen lan. 1996an Baso Kudeaketarako Sekzioan hasi zen eskualde kantabriarraren kudeaketaz arduratuz. 2005ean, meritu-lehiaketaren bitartez, eskualde horren Bulego Buruzagitza lortu zuen. 2005ean, meritu-lehiaketaren bidez ere, Habitat-Sailaren buruzagitza lortu zuen, kontserbaziora eta flora, fauna eta gune naturalen babesaren alde aritzen den Saila.

2015-2017 urteen bitartean, Gestión Ambiental de Navarra S.A. (GAN-NIK) enpresa publikoan zuzendari-kudeatzaile lanak egin zituen, bere ingurumen-politiken laguntzarako Nafarroako Gobernuaren Baserri-Garapeneko eta Ingurumen Departamentura adskribatutako erakundea.

2017tiuk gaur egun arte, Erdi Eremu Eskualde eta Erriberako Kudeaketa Sekzioko Mendiko Ingeniari moduan egin du lan.

2019ko abuztuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Ingurumeneko Zuzendari Nagusi izendatu zuten.