Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manu Ayerdi Olaizola

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria
Manu Ayerdi Olaizola
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manu Ayerdi.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manu Ayerdi.

1967.urtean Donostian jaiotakoa.

Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean (1989) eta graduondokoa Pymeko Finantza Kudeaketan, aipatutako Unibertsitateak eta Elkargik antolatua (1996). Euskara-Gaztelera elebiduna da, Ingeles eta Frantses maila erdi-altua dauka, mandarin maila erdi-baxua eta alemanieraz oinarrizko nozioak.

Bere ibilbide profesionala sektore pribatuan hasi zuen 1989an hainbat enpresatan ardura karguak izanik; Txinan denboraldi batez, 2004 eta 2012 urteen artean, Arian-en legezko ordezkari gisa aritu zen. Izan ere, 2001etik aurrera enpresa honen Ekonomia eta finantza eta Zerbitzu Korporatiboen zuzendari izan zen.

Arlo akademikoan, laurogeita hamarreko hamarkadaren lehen urteetan, Donostiako Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Giza Baliabideen Kudeaketa Modeloak irakasgaiaren irakasle gisa aritu da.

2011ko foru hauteskundeetan Nafarroa Bai koalizioaren ordezkari izan zen. 2015eko maiatzeko hauteskundeetan legebiltzarkide akta berretsi zuen, Geroa Bai koalizioaren kide bezala. 2012 eta 2015 urteen artean PNV-EAJ-ko Napar Buru Batzarra izan da.

2015eko uztailean Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehen presidenteorde eta kontseilari izendatu zuten eta 2019ko abuztura arte bete du kargua.

Nafarroako Gobernuan dituen erantzukizunen ondorioz, 2015eko uztailaz geroztik, besteak beste, Sodena, S.L. Cener eta Naitec enpresako presidentea da. Halaber, 2015 geroztik Aditech Fundazioaren presidentea da.

Geroa Baik proposatuta, 2019ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari izendatu dute.