Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Euskarabidea - Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzailea

Mikel Arregi Pérez
Euskarabidea / Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Mikel Arregi Pérez.
camera_alt
Mikel Arregi Pérez Jaitsi irudia
Biografia

1961ean Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta dago eta alaba bi ditu.

Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Historia espezialitatearen baitan Nafarroako Unibertsitatearen eskutik eta euskarazko EGA titulua dauka.

1987tik Foru Erkidegoaren Administrazioan aritu da eta 1990an Euskarazko Goi Teknikari oposaketa lortu zuen. 1993ra arte, Heziketa-Departamentuaren Euskara Zerbitzuan lan egin zuen, 1991tik Hizkuntza-Politikako Zuzendaritza Nagusian eta 2007tik aurrera, Nafarroako Euskararen Institutuan/Euskarabidea organismo autonomoan.

2007. urtean Garapen Linguistikoko Sailaren buruzagitza lortu zuen meritu-lehiaketagatik eta 2013an, Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzurena (Euskarabide-ra atxikirik), zuzendari izendatu arte izan duen erantzukizuna.

2015ko abuztuan, Herritarrekiko eta Erlazio Instituzionalen Departamentuko Euskararen Nafarroako Institutuko/ Euskarabidea Zuzendari Kudeatzailea izendatu zuten; 2023. urteko legegintzaldi arte beteko duen kargua.

2019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren baitan, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko zuzendari nagusi izendatu dute.