Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Eskubide Sozialetako kontseilariaren Kabineteko burua

Txema Mauleón Echeverría
Eskubide Sozialetako kontseilariaren kabinete burua, Txema Mauleón Echeverría.
camera_alt
Txema Mauleón Echeverría Jaitsi irudia
Biografia

1973an Iruñean jaiotakoa baina Arroniz-en hezitakoa. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Soziologian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1996) non 1996- 2000 urteen bitartean doktoretza ikerketak burutu zituen. Nafarroako Gobernuaren Gizarte-Ongizateko Departamentuaren ikerketa bekak jaso zituen proiektu sozialeko ebaluazioa eta entitate sozialen eraketa ikasteko. Halaber, 1998 eta 2001 urteen bitartean Garapenerako lankidetzari eta mugimendu sozialei buruzko ikerketak egin ditu Udaletako eta Udalbatzetako Federazio Nafarrarentzat eta Nafarroako Gazteriaren Batzordearentzat. Gainera, Txostengile izan da UPNA-ren Unesco Katedraren ikastaroetan eta Uda-Euskal Unibertsitatean.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, Allo-ko Gizarte-zerbitzuetako Erkidegoaren presidenteorde eta zinegotzia izan zen. Iruñeko eta foru-legebiltzarreko zinegotzia izan da 2007 eta 2011 urteen artean, Politika Sozial, Etxebizitza, Sustapen, Kultura, Lehendakaritza, Justizia eta Barne komisioen bozeramaile izan da 2011 eta 2015 urteen artean eta Nafarroako Garapenerako Lankidetza Batzordearen kide bi legealditan. (2007-2015). 2015-2019 urteen artean, Eskubide Sozialetako Departamentuaren Kabineteko burua izan da.

2019ko abuztuan, Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.