Eskubide Sozialetako kontseilaria
Eskubide Sozialetako kontseilaria

1962. urtean Valtierran jaiota. Ezkonduta dago.
Gizarte Langintzako diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziatua Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED).
Lanbide-etapa honetan, zuzeneko arreta eta etxeko laguntza-zerbitzuaren garapena ezartzeaz gain, Tuterako areako osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuetako beste profesional batzuekin batera, esku-hartze komunitarioko programa ezberdinen diseinu eta ezarpenean ere parte hartu zuen.
Bere ibilbide profesionala hasi zuen Valtierrako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea bezala, 1985. urtean.
2001 urtean, Gizarte Eskubideen Sailean hainbat kudeaketa lanpostutan aritu zen: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Koordinazio Bulegoko burua eta Lehen Mailako Arreta eta Plangintzako eta Ikerketako ataletako burua.
2015etik aurrera Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentzian lan egin du Zerbitzu eta Balioespen alorreko zuzendariorde moduan.
Estatuko lan-taldeetako kide izan da, hala nola, AENOR "etxeko laguntza-zerbitzuak" batzordea eta IMSERSOk "laguntzaile pertsonalaren" figura zehazteko sustatutako taldea. Era berean, Buru Desoreka Grabeko Pertsonentzako Arreta Programako Batzorde zuzendari eta teknikariaren idazkaria izan da.
Alor akademikoan, Mendekotasunaren balorazio sozialeko eskala baten diseinua eta balioztatzearen egilekide izateaz gain, hainbat artikulu argitaratu ditu zerbitzu sozialen alorreko hainbat aldizkaritan. Era berean, EHUrekin batera, haurren babesaren arloko ikerketa-proiektuetan ere lagundu du.
Nafarroako Desgaitasun Kontseiluko eta Pertsona Helduen Kontseiluko batzordekide izateaz gain, Espainiako Neuropsikiatria Elkarteko (AEN- OME) eta Osasun Publikoaren Defentsarako Nafarroa Elkarteko bazkide da.
Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN) proposatuta, Eskubide Sozialetako kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.