Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia

Guzmán Garmendia Pérez
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Guzmán Garmendia Pérez
camera_alt
Guzmán Garmendia Pérez Jaitsi irudia
Biografia

Madrilen jaio zen 1974. urtean. Dibortziatuta dago, seme bata eta alaba bat ditu.

Informazio Zientzietan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1994-1998), eta Madrileko Enpresa Institutuko Zuzendaritza Nagusian AMP (2009-2010).

Sektore pribatuan IKTen arloko profesional gisa lan egin du eta Espainiako eta nazioarteko arlo teknologikoko enpresetan 20 urte baino gehiagoko esperienztia du zuzendaritza arloan. Oracle enpresako Public Affairs Advisor aholkulari kargua hartu zuen, eta Berrikuntzan, harreman publiko-pribatuetan eta merkataritza hitzarmen handien kudeaketan arlo digitalean aditua da.

Grupo La información – Heraldo taldeko CEO-LINC (Logistics and Interpretation for Conferences) Zuzendari Nagusia izan da ere (2008ko ekaina-2011ko ekaina); Vocento Taldeko Sailkatutako Publizitateko zuzendaria (Madril, 2007ko ekainetik 2008ko ekainera) eta Telefónica enpresako Marketing Manager – TPI (Madril, 2000ko maiatzatik, 2007ko ekainara arte).

Geonip Coordinate S.L. eta El Placer del Picante S.L. enpresetako zuzendari nagusia eta %50aren jabea izan da ere. Bestalde, Teknologia Berrien eta Berrikuntzarako aholkulari independente gisa lan egin du, Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kidea izan da; Pedro Sánchez-en Kanpaina Digitalako zuzendaria (2014 - 2015) eta Open Knowledge Foundation-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Administrazio Publikoan Nafarroako Gobernuko Teknologia Berrien zuzendari nagusia izan zen 2011ko ekainatik 2012ko abuztura.

2015eko ekainetik 2019ko ekainera bitarteako legegintzaldian Nafarroako Parlamentuko legebiltzarkidea izan da. Ekonomiaren Garapenerako Batzordeko bozeramailea eta Europako Gaietarako Batzordeko presidentea izan zen ere legegintzaldia horretan.

Parlamentuan legebiltzarkidea izan eta gero Oracle enpresara bueltatu zen, Sektore Publikoko Negozio Garapenerako arduradun gisa.

2019ko abuztuan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia izendatua izan da.