Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Elma Saiz Delgado

Ekonomia eta Ogasun kontseilaria
Elma Saiz Delgado
Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Elma Saiz Delgado.
Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Elma Saiz Delgado.
Karlos III.na etorbidea 4 - 14. maila, 31002 Iruña
848 427051

1975. urtean Iruñean jaio zen. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Zuzenbidean lizentziatua da eta Zerga Aholkularitzako Masterra egin du Nafarroako Unibertsitatean.

Frantsesez hitz egiten du eta ingelesez maila ertaina du.

Bere ibilbide profesionala 1999ko otsailean hasi zuen, IMEL, Consultoría Jurídico Tributaria, S.L, zerga-aholkularitzan eta enpresetara eta partikularrengana aholku juridikoan espezializatutako enpresako bazkide-zuzendari bezala

Arlo akademikoan, Enpresa Zuzenbideko Masterreko eta Nafarroako Unibertsitateko Zerga Aholkularitzako Masterreko kolaboratzailea izan zen. Praktika Juridikoko Eskolan eta centro horretako Zuzenbideko titulazioan parte hartu zuen ere.

Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitza Masterreko irakasle gisa parte hartu zuen eta hainbat profesional ziurtagiri irakatsi ditu.

Bere ibilbide politikoan Nafarroako Alderdi Sozialistako (PSN) parlamentari hautatua izan zen 2003-2007 bitartean. Nafarroan Espainiako Gobernuko delegatua izan zen ere (2008-2012). Gainera, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendaria izan zen (2012). Halaber, 2019ko ekainetik Iruñeko Udaleko zinegotzia izan da.

Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSn) proposatuta, 2019ko abuztuan Ekonomia eta Ogasun kontseilari izendatua izan da.