Bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena

Bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria
José María Aierdi Fernández de Barrena
Bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Etxaurin jaio zen 1958. urtean. Ezkonduta eta bi seme-alaba ditu.

Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean lizentziatu zen eta lurralde garapenarekin lotutako ikastaroekin osatu zuen bere prestakuntza.

Napar Bideak sozietate kooperatiboaren eta Nafarroako Elikagai Artisauen Elkartearen bazkide sortzailea izan zen. Halaber, Bikain Nekazaritzako Eraldaketa Elkartearen arduraduna izan zen 2015 arte.

Gainera, Lekunberri herriko alkatea izan zen 31 urtez (1984-2015), eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren sortzailea eta presidentea 16 urtez (1994-2006). Cederna-Garalur tokiko garapen elkartearen presidentea izan zen bi alditan (1991 -1999 eta 2011-2015).

Nafarroako Parlamentuko kide hautetsia izan zen 1999-2003 legegintzaldian, Mahaiko idazkari bigarrena izan zenean.

2015eko urritik aurrera, Nasuvinsa (Navarra de Soil y Housing S.A.) enpresa publikoaren eta CAT (Ciudad Agroalimentaria de Tudela S.A.) enpresaren zuzendaritza hartu zuen

2019ko abuztuan, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetarako kontseilari izendatu dute Geroa Bai alderdiak proposatuta.