Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia

Andrés Carbonero Martínez
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Andrés Carbonero Martínez.
camera_alt
Andrés Carbonero Martínez Jaitsi irudia
Biografia

1958an Baza-n (Granada) jaiotakoa. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Psikologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik eta Psikologia Sozialaren alorreko espezialitate bat dauka Belgikako Lovaina Unibertsitate Katolikoaren eskutik. Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren eskutik eta Ekonomian lizentziaduna UNED-ean Nazioarteko Ekonomian aipamen bereziarekin.

Bere ibilbide profesionala Eunate Eskolan hasi zuen 1981 eta 1986 urteen bitartean. Geroago, 1990ean Programazio Sozialeko Goi Teknikari oposaketa gainditu ostean, funtzionario moduan egungo Eskubide Sozialen Departamenduan lan egin zuen (1990-1991). Gainera, Diru-Laguntza Sailaren nagusia (1991 -1995), Garapenerako Lankidetza Sailaren nagusia (1995 – 1999), Garapenerako Lankidetza Zerbitzuaren zuzendaria (1999 – 2012), Garapen eta Pertsonen Arreta Programa Zerbitzuaren zuzendaria (2012 –2015) eta azkenik, Sarreren Bermeko Zerbitzua eta Lankidetzaren Garapenerako Zerbitzuaren zuzendaria (2012 –2015) izan zen.

Halaber, 1996. urtean sortu zenetik, Garapenerako Kooperazioaren Nafarroako Kontseiluaren eta Nafarroako Garapen Jasangarriaren 2030 Agendaren Inplementaziorako Sail-arteko batzordearen idazkaria izan da.

Psikologia Sozialaren eta Garapenerako Nazioarteko Kooperazio bezalako ezagutzen alorreko aldizkari espezializatuetan zenbait artikulu argitaratu ditu.

2019ko abuztuan, Eskubide Sozialetako Departamentuaren Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi izendatu dute.